Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Hurrengo epealdiko postak ikusten: azaroa, 2011

ERREZETAK: Intxaur eta kalabaza patea

Osagaiak


  • 100 g intxaur, txikituak

  • 150 g kalabaza

  • 50 g gurina

  • 100 g ogi integrala

  • 50 g parmesano gazta, arraspatuta

  • oreganoa, piper beltza, gatza, ura eta olioa.


Ogia ur pittin batean bustitzen jarri. Kalabaza, zati txikitan zatituta, olio pittin batean salteatu. Gatza eta ur pixka bota eta su bajuan egosten utzi. Ogiari ura ondo kendu eta kalabazari batu. 15 bat minutuz egosten utzi eta sutatik atera. Norberaren gustura oreganoa eta piperra bota, parmesano gazta eta gurina botatzearekin batera energiaz nahasi pasta homogeneoa lortu arte. Intxaur txikituak gehitu eta pare bat orduz hozkailuan sartu. Hoztu ondoren, atera eta ogian zabaltzeko prest da patea

EKIMENAK: Ekozinemaldia. Zor ekologikoari buruzko filmak (Usurbil)

BIDEOAK: Bazterkina

Arrantzako sareek ez dute barkatzen. Parean jartzen zaien guztia irensten dute, beti asegaitz, baina sareek ez bezala, merkatuak ez du arrain guztientzako tokirik, jendeak ez dituelako erosten edo saltzeko ere txikiegiak direlako. Horixe gertatzen zaie, adibidez, hainbat eta hainbat dortoka, itsas hegazti eta izurderi. Uretatik atera eta uretara itzultzen dituzte, urpera hilik batzuk, eta hiltzeko besteak.

ERREZETA: Brokoli entsalada

Ensalada de brócoli.

JARDUNALDIAK: Badatoz III. BasHerri Topaketak!

*Bazkaltzera geratzeko asmoa baduzue, izena eman ezazue lenbailen, mezu bat bidaliz: basherriak@gmail.com helbidera edo telefono honetara   hotseginez: 943 654281 (Maider).


[slideshow]
Aurreko topaketetan agindu bezala, bidean dira III. BasHerri topaketak!! Lehendabizikoak Zarautzen, bigarrenak Usurbilen eta hirugarrenak... Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean ospatuko ditugu! berriro elkar ikusi, talde berriak ezagutu, proposamen berriak, kanpoko gonbidatuak, sorpresaren bat agian... Ilusio eta gogo handiz ari gara topaketak hauek antolatzen, eta espero degu zuek eta horrela sentitzea!

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom