Skip to content

Altxaporru

 altxaporrutaldea@gmail.com | Web: http://altxaporrutaldea.blogspot.com.es/ - T: 619689884 (Gorka Sasieta)

Taldea

Altxaporru kontsumo talde bat da, Gipuzkoako “Basherri” kontsumo taldeen sarearen barnean dagoena. Talde hauek EHNE eta Biolur elkarteen ekimenez sortuak dira, eta baserritarren eta herritarren arteko harremanean oinarritzen dira. 

Altxaporrurako barazki otarrak Itsason ekoizten ditugu, Urteaga eta Urkulegi baserrietako baratzetan, agroekologikoaren ikuspegitik. Banaketa Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarren enparantzan egiten da, astelehenero, arratsaldeko 7etan. Asteroko barazki otarraz aparte, bestelako produktuak ere banatzen ditugu, hala nola sagar zukua, sagardoa, indaba, hurrak, intxaurrak eta garaian garaiko fruta; Urretxuko Agerreko esnea, Olaberriko Anburen yogurrak eta Ezkioko Zelaako ardi gazta ere banatzen dira, eta taldea irekita dago egon litezkeen eskaintza berrietara, beti ere inguruko ekoizleei lehentasuna emanez.

BANAKETA  Saskia

Tokia: Areizaga Enparantzan

Eguna: Astelehenetan, 19etan

KIDEAK Saskia

Kopurua: 25 ( itxaron zerrenda dago)

BESTE PRODUKTUAK  produktuak

Sagar zukua, sagardoa, fruta, mermeladak, fruitu lehorrak, txekor haragia, esnea, yogurrak, behi gazta, oilaskoak, ardoa, arrautzeak

AUZOLANAK Auzolanak

Finkoa udazkenean “bilketa eguna” (indaba, kalabazak,…).

BILERAK Bilerak

HERRIKO EKIMENAK Herrian