Skip to content

Arraztalo

 arraztalo.kt@gmail.com | Web: http://arraztaloelkartea.wordpress.com/

Arraztalo logoa Arraztalo

Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori sortu du.

Gure familietan eta eguneroko bizitzan gaixo horiekin sortzen diren egoera zailei aurre egiteko asmoz ari gara elkarlanean. Oiartzungo Udalak Arraztalo sortu zenerako herriko gaixo psikiko batzuekin lan programa martxan jarria zuen, AHALBIDE programa hain zuzen ere. Familiak asmo horri eta ideia gehiagori bultzada emateko xedearekin hasi ziren lanean, eta elkartearen sorrera izan zen emaitza.

 

BANAKETA  Saskia

Tokia: Oiartzungo plazako Kilirikupen

Eguna: Astelehenetan, 18.00-18.30ak bitartean

KIDEAK Saskia

Kopurua: 30

BESTE PRODUKTUAK  produktuak

Arrautzak, ardi esnea, gazta, eztia, sagardoa, gailetak, intxaurrak, babarrunak 

AUZOLANAK Auzolanak

Sagar uzta jaso behar denean. Abuztu eta opor garaietan kideek jasotzen dute baratzeko uzta eta jasotakoa beraien artean banatu

BILERAK Bilerak

2-3 hilean behin

HERRIKO EKIMENAK Herrian

Herriko jaietako baserritar egunean barazki azoka eta pintxo postua antolatzen dugu. Abenduko Txerri egunean eta auzo batzuetako jaietan ere postua jartzen dugu. Beste ekintzak: Hitzaldiren bat, sukaldaritza ikastaroa,...

Tags:  oiartzun , arraztalo , kontsumotaldea