Xixare | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Xixare

 xixarebaratza@gmail.com | Web: xixare.eu | Wiki: xixare | Twitter: @xixare_baratza

auzolana

Baratza kultura hedatzen duen elkarte bat gara. Baratza egiten ikasten dugu denon artean. 90 bat lagunentzako barazkiak egiten ditugu 44 saskitan banatuak. Baratzako gastoak Elkartearen kideen artean ordaintzen ditugu eta barazkiak eta ardurak denon artean banatzen ditugu. Gastoak ordaintzeko saski bakoitzak 30€ko kuota jartzen du hilabetero eta saski bat jasotzen du astean behin. Saski erdia ere hartu daiteke. Baratzaren egunerokoa bermatzeko eta kudeaketan laguntzeko bi langile kontratu ditugu lanaldi murriztuan.

BANAKETA  Saskia

Tokia: Amuteko baratzeko txabolan (Hondarribia)

Eguna: Ostiraletan, 13etatik aurrera.

KIDEAK Saskia

Kopurua: 44

BESTE PRODUKTUAK  produktuak

Ogia(Oiartzungo Arditurri) 

Sendabelarrak(Basa Lili) 

AUZOLANAK Auzolanak

Hilabeteko lehenengo igandean auzolana antolatzen dugu goizeko 9etatik 12etara. Edozein lanetarako balio du auzolan honek, beharren araberakoa antolatzen baita egin-beharrekoak (lurra harrotu, gorotza bota, erein, uzta jaso, …)

Hilabeteko auzolana aparte, zenbait auzolan “expres” antolatzen ditugu urgentziazko lanak suertatzen direnean.

BILERAK Bilerak

Ohiko bilerak hilabetean behin antolatzen ditugu, lehenengo igandean, auzolanak ondoren, hamaiketako batekin lagunduta.

Honetaz aparte, urtean behin urteko batzar orokorra antolatzen dugu baratzaren eta taldearen inguruko hausnarketa egiteko. Taldeko funtzionamendua errazteko, azpitaldeka antolatuak gara (kudeaketa, kontuak, komunikazioa) eta azpitalde bakoitza beharren arabera elkartzen da.

HERRIKO EKIMENAK Herrian

Hondarribiko Amute-Kostako auzo jaietan bigarren eskuko postua eta pintxo salmenta jarriz parte hartzen dugu, eta jai batzordeak antolatutako beste ekintzatan.

Hendaiako “Antxeta Irratiak” euskararen aldeko antolatzen duen BIDASOA EUSKARAZ egunean parte hartu.

Antxeta Irratiko asteroko “Aitzurra” irratsaioan parte hartu.

Ekimen alternatibo ezberdinen arteko zenbait topaketetan parte hartu bai talde gisa bai norbanako gisa.