Skip to content

Blog

Basherri Bloga, Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako Blog Kolektiboa da. Blog honen bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dugu, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagunea ere izan nahi du.

Basherri Sarearen bideo berria!

Basherri Sarearen bideo berria!

Hozkailua betetzeko bi ate

Kontsumo talde bateko kide batek eta elikagaiak dendetan erosten dituen lagun batek euren errealitatea eta ohiturak zein diren kontatu digute. Biak dira bertako produktu ekologikoak bultzatu eta kontsumitzearen aldekoak, baina bi bideetatik bete al liteke hozkailua halako elikagaiez? Hilabetez euren erosketak taula batean idatzi dituzte, eta ateratako ondorioak partekatu dituzte ARGIArekin. (irakurri artikulua ARGIA astekarian)

EHKOlektiboaren Agroekologiaren inguruko bideo berria

Zer da AGROEKOLOGIA? Nola definitu? Galdera horiei erantzuteko, eta baita EHKOlektiboa ezagutzera emateko ere, bideo bat egin dute.

KEYLINE ikastaroa

Uraren kontserbazioa eta bideratzea, lurra onera ekartzearekin bateratzen du teknika honek.
Gure baratza eta soroetan nagusi diren aldapetan, uraren maneiua optimizatzen ikasiko dugu ikastaro honetan.

EKIMENA: Zer jan eta nola erosi? elikadura burujabetza helburu

img-20161023-wa0000

Recent Posts

Archive

2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom