Skip to content

Blog

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: produktuak

PRODUKTUAK: Aza AROA

Azaroa hilabetea gaztelaniaz itzultzerakoan "Tiempo de coles" itzuli beharko genuke. Baina azaroan azez gain beste hainbat produktu eskura genitzake:


PRODUKTUAK: Valentziako laranjak

Pasa den astean laranjak ekarri zizkiguten Usurbiltzengo kideoi lehen aldiz. Ekoizlea Valentziako Carcaixent herriko mutil bat da, Ricard Salom izenekoa . Badira hamar urte produktu ekologikoen kontsumitzaile denetik, eta duela bost urte hasi zen lurra lantzen, beti zitrikultura ekologikoan. Hasiera batean kooperatiba batentzat egiten zuen lan, bai eta hainbat lur-jaberentzat ere, nahiko baldintza kaskarretan. Orain, erabili gabe zeuden bi lursail ditu errentan hartuta Carcaixenten. Guztira 0,6 Ha ditu. Bi lursailak ekologikoan lantzen ari da eta ez du hostoen, lurzoruaren, fruituen eta abarren analitikak egiteko arazorik. Halaber, bere lurrak bisitatzeko aukera ere eskaintzen du nahi duenarentzat.

Azken postak

Artxibategia

2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom