Skip to content

Blog

Viewing posts from November, 2011

ERREZETAK: "Zelaieta" pizza

Osagaiak:

EKIMENAK: Lurrama, «zer leku ederra»

Iturria: Aitzbitarte


Miarritzeko Irati azoka aretoan, leku berrian, iazkoa baino jendetsuagoa gertatzen ari da.
Lurramak segitzen du argiki eta ozenki bere aldarrikapenekin. Kontsumitzaile eta laborarien arteko harremana hurbiltzeko xedea badu azokak; ez du, ordea, edozein laborantza mota gogoan. Egun bakoitzean aldizkatzen diren mintzaldi, lekukotasun eta hitzaldiek jorratu duten galdera lekuko: «Ba ote dugu oraindik laborarien beharra?»

HEDABIDETAN: Baratzatik etxera zuzenean

Iturria: Aitzbitarte

EZTABAIDA: Munduak 7.000 milioi biztanle ditu. Transgenikoak?

Filipinetan jaio da 7.000 milioigarrena. Bizi-itxaropena luzatzeak eragin du nagusiki biztanleriaren hazkundea. Aurreikuspenen arabera, munduan 8.000 milioi pertsona izango dira 2024an.


Hauxe da gaur goizean egunkarian ikusi dudan titularretakoa bat. Nahiz 7.000 miliogarren biztanlea izateko "ohorea" edo diskutigarria den; Errusia, India eta beste herrialderen bat ezbaian dabil "ohore" hau eskuratu nahiean.

TALDE BERRIAK: Oñatiko taldea

Oñatiko kontsumo taldia 15 familixa unitatek osatzen dogu. 2011ko urte hasieran hasi ginen batzarrak egin eta informaziñua zabaltzen eta ekainetik otarra jasotzen dogu etxian. Eguaztenetan elkarketan gara plazan eta han banaketan dozku garaian garaiko ortuko produktuak Iban Telleria ekoizliak.

Askotariko letxugak, tomatiak, azak, kalabazak, porruak, patatak… garaian garaiko produktu ekologikuek osatzen daue otarra. Gainera, gura dauenak dozena erdi arrautza jasoteko aukeria be badako.

Iban Telleriak Oñatiko Murgixa auzuan dako Ortuzabala ortua.

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom