Skip to content

EZTABAIDA: Munduak 7.000 milioi biztanle ditu. Transgenikoak?

(0 comments)

Filipinetan jaio da 7.000 milioigarrena. Bizi-itxaropena luzatzeak eragin du nagusiki biztanleriaren hazkundea. Aurreikuspenen arabera, munduan 8.000 milioi pertsona izango dira 2024an.


Hauxe da gaur goizean egunkarian ikusi dudan titularretakoa bat. Nahiz 7.000 miliogarren biztanlea izateko "ohorea" edo diskutigarria den; Errusia, India eta beste herrialderen bat ezbaian dabil "ohore" hau eskuratu nahiean.


Datu bezala orain 100 urte baino gutxiago, 1930ean zehazki, gure planetak 2.000 milioi biztanle besterik ez zituen. 100 urtetan 4 bider haziko da gure planetako biztanlegoa!


Ta horra hemen zenbaitengan sortzen den kezka, izango al da guztientzat jakirik?


Galdera horren ondotik sortzen dira TRANSGENIKOEN alde eta kontrakoak. Transgenikoen aldekoek elikagaia bermatzeko bide bakarra dela esanik, kontrakoek beste ustiaketa modu osasuntsuagoak defendatuz. Bi aldeko iritziak ditugu.


Kontsumitzaile gisa, norberak bere iritzia sortu behar duenez komenigarria da tartetxo bat hartzea eta literatura pittin bat eskuratzea. Lan horretan hasteko hemen duzue 3 minutuko bideotxoa. Bideoa ikusi ondoren, egizue interneten transgeniko, transgénico, transgénique... hitzez bilaketa eta jarraitu instruitzen. Bukatzeko zuen iritzia utzi erantzunetan!


[youtube=http://youtu.be/RWOtqxZaFRg]

Iturria: Aitzbitarte

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom