Skip to content

ERREZETAK: Intxaur eta kalabaza patea

(0 comments)

Osagaiak


  • 100 g intxaur, txikituak

  • 150 g kalabaza

  • 50 g gurina

  • 100 g ogi integrala

  • 50 g parmesano gazta, arraspatuta

  • oreganoa, piper beltza, gatza, ura eta olioa.


Ogia ur pittin batean bustitzen jarri. Kalabaza, zati txikitan zatituta, olio pittin batean salteatu. Gatza eta ur pixka bota eta su bajuan egosten utzi. Ogiari ura ondo kendu eta kalabazari batu. 15 bat minutuz egosten utzi eta sutatik atera. Norberaren gustura oreganoa eta piperra bota, parmesano gazta eta gurina botatzearekin batera energiaz nahasi pasta homogeneoa lortu arte. Intxaur txikituak gehitu eta pare bat orduz hozkailuan sartu. Hoztu ondoren, atera eta ogian zabaltzeko prest da patea

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom