TALDE BERRIA: Lehen otarra Errenteria-Oreretako Aitzbitarte K.T.rentzat! | Basherri Sareko webgunea Skip to content

TALDE BERRIA: Lehen otarra Errenteria-Oreretako Aitzbitarte K.T.rentzat!

(Iruzkin 1)


Joan den larunbatean, urriaren hasierarekin batera, giro bikainaz gozatuz, Aitzbitarte kontsumo taldeko kideek gure ekoizlearen baserria bisitatzerik izan genuen.



Bertan Haritzek, pazientzia handiz, baratza nola antolatua duen azaldu zigun; azelga koloretsuak, azak, azaloreak, piperrak, azenarioak, letxugak, tomateak... sasoiko produktuak erakutsi zizkigun, inguru ezin hobea duen Itziarreko lur sail horretan.


Hauez gain eskulanetarako duen trebetasuna erakutsiz bere etxeko ateak ireki ere, zoragarria bertan egin duen lana!


Otarrak antolatzen laguntzerik izan genuen; bakoitzak produktu ezberdinak bildu eta hara otarrak! Hamar otar etxera eramateko prest!
Eta bukatzeko sagardoa eta mokadutxoa indar berritzeko! Horrela, ez da erraza zuen gonbidapenari ezetza esatea. Berriro joango gara!



Baina ea hurrengoan guk ere jatekorik eta edatekorik eramaten dugun!


Mila esker Eki, mila esker Leire eta mila esker Haritz. Arratsalde zoragarria pasa genuen zuen etxean!


Informazio gehiago gure blogean


Kontakturako idatzi aitzbitarte.kt@gmail.com-era

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

birasuegi 10 urte, 10 hilabete atzera

Zoronak Aitzbitarte taldeari. Dagoeneko bi talde gara herrian. Pixkanaka elkarrekin gauza asko egingo ditugu herrian. ;-)

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom