EZTABAIDA: Ibarrako piperrak minak? | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EZTABAIDA: Ibarrako piperrak minak?

(Iruzkin 1)

Post honen bidez eztabaida txikia sortu nahi nuke.


Batzuei zera entzun izan diet, euri asko egiten duen udan piperrak minagoak izaten direla.
Besteek guztiz alderantziz diote ur gutxi hartu duten piperrak okerrak eta minak atera ohi direla.


Zein da egia?
Minak izatearen arrazoia, gehiegizko uran ala ur eskasian ote da?


Zerbait dakienak bere  erantzuna utz dezala.


Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

jarotzena 12 urte, 6 hilabete atzera

Batean eta bestean begira, piperren jatorriari buruzko idatzi asko topatu ditut. Batzuk minak, besteak ez… baina inon ez du esaten capsaicina izeneko konposatu kimikoa zer dela eta landareak kantitate txikiagoan ala handiagoan sortzen duen.
Landareak neurriko ureztatzea (moderatua) behar duela esaten da. Hala, hipotesi moduan, zera pentsa liteke lehorte garaietan gehiegizko ureztatzea ala eurite garaiko gehiegizko urek eragina eduki dezaketela.
Kuriositate moduan, zera diote mintasun hori lunbalgiarako analgesiko gisa erabil daitekeela.

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom