EKARPENAK: BasHerri talde baten gutxieneko egitura | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKARPENAK: BasHerri talde baten gutxieneko egitura

(2 iruzkin)

Pasa den larunbatean BasHerri talde batek izan beharko lukeen gutxieneko egiturari buruz hitzegiten aritu ginen eta proposamena bidaliko nuela agindu nuen.

Hemen doa: Talde batean gai hauetaz arduratzeko gutxienez pertsona bana behar dela uste dut:

-         Diru kontuak (kuotak, ordainketak, fakturak…)

-         Partaideen kudeaketa (altak, bajak, itxaron-zerrenda, bakoitzaren produktu-eskaera…)

-         Banaketak

-         Bilerak (deialdia, akta, moderatzaile lanak…)

(*) guk adibidez bi azken ardurak txandaka egiten ditugu. Banaketa egiteko astero bi pertsona, eta bilera bakoitzerako arduradun ezberdina aldi bakoitzean.

Hauez gain talde gehiago egin daitezke, egitura konplexuagoa sortuz, taldearen tamainaren arabera:

-         Erakundeekin harremanak (udalak, sareak, administrazioak…)

-         Kanpo ekintzak (sustapen lanak antolatzeko)

-         Komunikazioa (e-mailak, zirkularrak, blog-ak…)

-         Produktu berriak bilatzeko taldea

-         Lojistika (edozein behar edo larrialdi kudeatzeko)

Besterik? Zeozer aldatuko zenukete?

Haritz (AntiguaOtarrak)

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Artaburu 9 urte, 10 hilabete atzera

Oso ongi! zalantza batzuk: banaketako lanak zein lirateke? adibidez Artaburu taldekoek ez dugu ezer antolatzen banaketan, bakoitzak berea jaso ta listo.. Beste bat: ardurak zenbatero txandakatzen dituzue? urtebete ? mertzi!

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Antiguaotarrak 9 urte, 10 hilabete atzera

Banaketak astearte arratsaldean egiten ditugu. Ekoizle ezberdinek ekarritako produktuak poltsa edo kaxatan daude eta otarretan banatu behar dira, bakoitzari dagokiona sartuz. Horretaz gain, edozein intzidentzia ere konpondu behar da, adibidez norbait ez dela agertzen edo produkturen bat falta dela...

Beste talde eta ardurak errotatiboak izatea erabaki genuen baina oraingoz ez ditugu txandakatu.

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom