Skip to content

EKARPENAK: Azaroak, uzta gazi gozoa

(0 comments)

Azaroak uzta gazi-gozoa utzi du AITZBITARTE kontsumo taldean.

Urria bukaerako zein azaroko eurite eta haizeteek triskantza handiak sorrarazi ditu Zelaieta baserriko baratzean. Negutegiak jasan ditu kalterik bortitzenak. GAZIA.


[slideshow]

Bestalde, taldea osatu eta bete da. 13 otar eta 19 familiek osatu dugu taldea. Taldea egituratu eta ardurak banatu dira. Horretarako hainbat bilera egin ditugu. Eskaera gehiago jaso baditugu ere, eskaera hauek itxaron zerrendan utzi behar izan ditugu eta hirugarren taldea osatzeko aukerak aztertzen ari gara.
Hala taldearen sortze fasea amaitutzat eman daiteke. Orain bigarren fasean sartzen gara, Abenduaren 12an otarra jasotzeaz gain ekoizlearekin bildu behar dugu, kezkak, zalantzak, aportazioak, irtenbideak, planifikazioa... ekoizlearekin batera lantzeko.
GOZOA.


Eta azkenik...



BasHerri III. topaketak Azpeitian. Pena, bertara joateko ordezkaririk ez genuen izan. Bertako berriak tantaka ageri badira ere, irakurri eta interpretatu dudanaren arabera, bi ondorio nagusi jaso dira topaketetan:
BasHerritarrek elkarlana bultzatzea eta BasHerri taldeen artean sare bat osatzea izan dute aztergai. Topaketetan baserritarrek egunerokotasunean dituzten arazo eta beharrak aztertu dira. Kezken artean gehien aipatutakoak, prezioak jartzerako orduan erreferentzia falta, landare eta hazi ekologikoak lortzeko dituzten zailtasunak edota formazio egokia jasotzeko beharra izan dira.
Kontsumo taldeak berriz, BasHerri talde batek izan beharko lukeen gutxieneko egiturari buruz hitzegiten zuten. Proposamen gisa lan hauetarako gutxienez arduradun bana izendatu behar zela ondorioztatu zen bertan:


  • Diru kontuak (kuotak, ordainketak, fakturak…)

  • Partaideen kudeaketa (altak, bajak, itxaron-zerrenda, bakoitzaren produktu-eskaera…)

  • Banaketak

  • Bilerak (deialdia, akta, moderatzaile lanak…)


Hauez gain ardura gehiago jar daitezke, egitura konplexuagoa sortuz, taldearen tamainaren arabera.


Gurean ardura hauetako asko bete ditugu, baina badira ondo definitu gabeak ere. Hauen artean harremanetakoa. GAZI-GOZOA beraz alderdi hau, gozoa topaketa egin delako, gazia ordezkaririk izan ez dugulako.

Iturria: AITZBITARTE

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom