Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Basherri Blog

HITZALDIA: Nola kontsumitu bertako barazkiak modu osasungarrian

Bazenekien azenario hostoak jan daitezkeela?

Gure barazkiei buruz gehiago jakiteko, zatoz abenduaren 15ean Oiartzungo Elorsoro polikiroldegiko bilera aretoan egingo den hitzaldira!

ALBISTEAK: Konpromisoak zehaztu dituzte Azpeitiko topaketetan

[slideshow]

Basherritarrek konpromisoak zehaztu dituzte Azpeitiko topaketetan



 EHNE, Lurgintza eta Biolurrek antolatuta III. BasHerri topaketak egin dira Azpeitian. Bertan BasHerri taldeetan parte hartzen duten baserritar eta herritarrak elkartu dira. Topaketen helburua baserritarren arteko elkarlana bultzatzea eta BasHerri taldeen artean sare bat osatzea izan da.


Topaketetan baserritarrek egunerokotasunean dituzten arazo eta beharrak aztertu dira. Kezken artean gehien aipatutakoak, prezioak jartzerako orduan erreferentzia faltak, landare eta hazi ekologikoak lortzeko dituzten zailtasunak edota formazio egokia jasotzeko beharra izan ziren. Kezka horiek hartuta eskualdeka banatutako taldeetan horri irtenbidea nola eman eztabaidatu zuten baserritarrek.

TAILERRA: Baratza digitalak eraikitzen

Cristina Enea Fundazioak, 2011ko Zientzia Astean murgilduta gauden honetan, datorren astean abian jarriko duen ikastaro berri bat aurkeztu nahi dizue: "Baratza digitalak eraikitzen".

TALDE BERRIAK: Oñatiko taldea

Oñatiko kontsumo taldia 15 familixa unitatek osatzen dogu. 2011ko urte hasieran hasi ginen batzarrak egin eta informaziñua zabaltzen eta ekainetik otarra jasotzen dogu etxian. Eguaztenetan elkarketan gara plazan eta han banaketan dozku garaian garaiko ortuko produktuak Iban Telleria ekoizliak.

Askotariko letxugak, tomatiak, azak, kalabazak, porruak, patatak… garaian garaiko produktu ekologikuek osatzen daue otarra. Gainera, gura dauenak dozena erdi arrautza jasoteko aukeria be badako.

Iban Telleriak Oñatiko Murgixa auzuan dako Ortuzabala ortua.

TALDE BERRIA: Lehen otarra Errenteria-Oreretako Aitzbitarte K.T.rentzat!


Joan den larunbatean, urriaren hasierarekin batera, giro bikainaz gozatuz, Aitzbitarte kontsumo taldeko kideek gure ekoizlearen baserria bisitatzerik izan genuen.

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom