Skip to content

TALDE BERRIA: Lehenengo otarra Bergarako Basherri Taldean!!

(1 comment)

2010eko Urrian sortu zen Bergarako Basherri Taldea, baina 2011ko Maiatzerarte itxaron behar izan dugu lehenengo barazki otarra jasotzeko. Nahiz eta orain arte bertako produktuetaz gozatzeko aukera izan dugun: ogia, haragia, ardi esnea, sagardoa eta zenbait fruta, hemendik aurrera gure ekoizleek bertako eta garaiko otar osoago batetaz hornituko gaituzte taldean gauden 20 bat familieri.  Momentuz gure ekoizleak honako hauek dira; barazkiena Loidi Baserriko Jose Mari eta Agurtzane, okiña Elosuko Iñigo, haragiarena Elosuko Ane eta frutak Migelena Baserriko Arturo eta Arantzazu dira.

Lehenengo taldekook, kontsumo talde hau kudeatzeko oinarriak finkatu ostean, martxa hartu diogula esan daiteke. Eta orain bigarren talde bat sortzeko deialdi irekia egingo dugu, Ubera auzoko Alain eta Maite barazki ekoizleak prest bait daude Uztailean beste talde bat hornitzeko.

Deialdia: Bergarako Basherri Taldeak

Helburuak:   - Basherri Taldeen filosofia eta funtzionamendua azaltzea

- Bergarako Bigarren Basherri Talde bat sortzea

Eguna: Ekainak 9 arratsadeko 7etan

Lekua: Bergarako Azoka (barruko mahaietan)

Beraz, horrelako talde batean parte hartzeko gogoekin zaudeten guztiok, bertara hurbildu besterik ez duzue!!

Bergarako Basherri Taldearen Bloga

Bergarako Basherri Taldearen kontaktua:  bergarako@gmail.com        (628512278)

Currently unrated

Comments

iokin 8 years, 8 months ago

zorionak!!

gero eta gehixau gara. Laister Oñain be lehenengo otarrak!

ondo segi

Link | Reply
Currently unrated

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom