Blog | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Blog

Basherri Bloga, Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako Blog Kolektiboa da. Blog honen bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dugu, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagunea ere izan nahi du.

Arraztalok Oiartzungo Txerri egunean parte hartuko du (abenduaren 20a, larunbata)

Txerri eguneko azoka Madalensoro frontoian izango da abenduaren 20an, 10:30tatik aurrera. Bertan, Arraztalok jarriko duen barazki eta jakien postuaz gain, hainbat ekoizle eta artisauen postuak egongo dira.
Ganadu feriya
Aurtengoan ganadu feri zabala eta anitza ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu, goizeko 9:00etatik aurrera: behiak, zaldiak, behorrak, oiloak, ahuntzak... Gainera, goizaren zehar haur eta gaztetxoen artean baserriko esnea banatuko da.
Jai giroa alaitzeko muxikoak izango dira herriko plazan 13:00etatik aurrera.
Eta jai eguna bukatzeko, Arditturrin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Olentzeroren laguntzaileak menditik jaitsiko dira eta txondorretik ikatza aterako dute. Txondorraren inguruan gaztaina erreak jateko aukera izango da.

JARDUNALDIAK: Basherri Sareko Barne jardunaldiak!


































BASHERRI SAREA FANZINEA: kalean da 3. alea

Fanzinea_03

FORMAZIOA: Agromekanika ikastaroa

AGROMEKANIKA IKASTAROA

BIDEOA: "Agro-enpresa europearrak Soussen" dokumentala

[vimeo http://vimeo.com/108776431] Zuzendaria: Marc Ollivier. Muntaia eta ekpoizpena: Souad Guennoun.

Souss izeneko bailaran, eguzkia, palmera eta urre-kolorezko hondartzengatik ezaguna den Agadir hiritik oso gertu,  plastikozko negutegiz osatutako paisai bukaezin bat zabaltzen da. Negutegiekin batera, oinarrizko zerbitzurik gabeko urbanizazio zikinak eraikitzen joan dira, bertan kanpotik etorritako langileak pilatuz. Europan XIX. mendean gertatutako esplotazioaren antzera, baina teknologia berriekin. Nekazari txiki bat, agronomoa, sindikalistak eta emakume langileak bere testigantza ematen digute. 

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom