Skip to content

HITZALDIA: Usurpatzaileak, Susan George

(0 comments)

Asteartea, 2015(e)ko azaroak 24 | 19:00 | San Telmo Museoa


Susan Georgek enpresa transnazionalez hitz egingo digu eta xeheki azalduko digu zertan datzan Estatu Batuak eta Europar Batasuna negoziatzen ari diren merkataritza askearen eta inbertsioen itun transatlantikoa (TTIP edo TAFTA). Horixe da, hain zuzen, haren azken liburuaren gai nagusietako bat.



l_stm-susan-george_ediima20150318_0726_13-1


Susan George: Zientzia Politikoetako doktorea, Filosofiako eta Frantses Hizkuntzako lizentziaduna, gizarte justiziaren aldeko ekintzailea eta Hirugarren Munduari ezarritako azpigarapenari buruzko idazle emankorra. Nazioarteko Diru Funtsaren, Munduko Bankuaren eta superpotentzien politiken aurkako militante nekaezina.  Amsterdameko Transnazionalen Institutuko lehendakaria eta Frantziako ATTAC erakundeko ohorezko lehendakaria da.


Enpresa baten edo sektore industrialaren zerbitzura aritzen diren lobistak; enpresa trasnazionaletako exekutiboak, hauen negozio zifrak jarduten duten herrialdeetako BPGaren batura baino handiagoak dira; ia estatu mailako instantziak, non beren harremanak muga nazionalez haratago zabaltzen dituzten: hauexek dira usurpatzaileak; inbertsioak eginez eta ate birakarietatik igaroz munduko negozioetan sartzen direnak, Nazio Batuetan infiltratzen direnak, eta, Davosen zuzendaritzapean, haren irudira egindako mundu bat sortzeko lan egiten duten.


Hauek erabakitzen dute zein izango den merkataritza itun estrategikoen edukia, gaur egun TTIParekin gertatzen ari den bezala; negoziatu ere, sekreturik handienean negoziatzen dute, sektore pribatuko ordezkarien begirada zoliaren pean.

OHARRA: hitzaldia ingelesez burutuko da, baina euskarazko eta gaztelerazko aldibereko itzulpena izango da.


Laguntzailea: San Telmo Museoa.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom