Skip to content

ERREZETA: Erremolatxa eta tomate zopa hotza

(0 comments)

Gazpacho de remolacha.

Udaran sukaldatzeko gogo gutxi izaten da sarritan, plan hobeagoak maiz izaten ditugu eta. Egun horietan, sua piztu gabe prestatu daitezkeen platerak nahiago izaten ditugu: errazak, azkarrak, freskagarriak eta koloretxuak. Eta goxoak, noski. Erremolatxa eta tomate zopa hau hotzean prestatu eta hotzean dastatzen da. Errazagoa, ezin.

Osagaiak: erremolatxa, tomatea, baratxuria, gatza, piperbeltza, eta oliba olioa. Tomate bakoitzeko, erremolatxa bat (tamaina antzekoak); baratxuriak, nork bere gustuaren arabera.

Errezeta: erremolatxari azala kendu eta, gordinik, likuadoratik pasa, zuntza kentzeko. Tomateari ere azala kendu, zatitu, eta ontzi batean dena batera jarri: tomatea, erremolatxa zukua, baratxuria, olioa, gatza eta piperbeltza. Irabiagailua martxan jarri, eta listo. Probatu olioa edo gatza erantsi behar ote diogun ziurtatzeko. Hozkailuan gorde, eta hotza dastatu. On egin!

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom