EKIMENAK: Amalurra Azoka Sakanan | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKIMENAK: Amalurra Azoka Sakanan

(0 iruzkin)

Amalurra azoka:

Ekimen honetan, Sakanan  bizi eta lanean gauden abeltzain zein nekazari ekoizleak aurkitzen gara. Ekoizpen eredu familiar eta artisauetan oinarritzen diren ustiategiak  hain zuzen ere.

Gure egunerokoan, ekoizpen eta elaborazio eredu jasangarrien alde egin eta gizartearentzako, kalitatean  oinarritutako produktuak eskainzen ditugu. Neurri berean gure aiton amonengandik jasotako irakaspenei  jarraituz, landa eremuaren kudeaketan parte hartu eta gure kultura eta izaera defendatzen ditugu, ZUZENEAN LURRETIK GURE ETXEKO PLATERETARA BALIO GUZTI HAUEK ERAMANEZ

-          Zergatik?

Tamalgarria bada ere, gure gizartean modu bortitz eta sakonean,  beste eredu bat inposatzen ari zaigu. Eredu jasangaitz eta intentsiboan oinarritutako abeltaintza eta nekazaritza basati eta espekulatiboa hain zuzen ere.  Eredu industrialetan oinarritutako elaboraziotik datozen elikagaiak gure etxeetan sartzen dira. Gainera, bertako  landare espezie zein animali arrazen galera dakar eta honekin batera hauekin egin izan den kudeaketa desagertu, atzerriko arraza eta kudeaketa ereduak gailenduz.

Eredu honek, abeltzain zein nekazari eta gizartearen arteko harremana urruntzeak ekarri du gure merkatu eredua espekulatzaileen esku utziz,  elikadura kultura aldatuz, gizarte osoa gure landa eremuen beharretatik urrunduz….

Bi eredu ezberdin hauen arteko talkan, gero eta zailagoa zaigu bertako eredu jasangarri eta iraunkorra mantentzea. Hala ere, talka honetan ez gaude nekazari eta abeltzainak soilik implikatuak, gizarte, instituzioak, erakunde…  guztiak baizik.

Sakana ez dago egoera honetatik salbu! argi gorriak pizteko unea iritsi delako, eta egoera defentsibo batetik ofentsibara pasa beharra dagoelako gure arteko elkarlana eta konplizitatea beharrezkoa da.

-          ZERTARAKO?

Egoerari era antolatuan eta elkartasunaren balioetan oinarrituta erantzuteko.

Nekazaritza zein abeltzaintza eredu jasangarri, iraunkor, duin eta justuago bat defendatzeko

Nekazari zein abeltzain eta gizartearen arteko harremana gerturatzeko

Merkataritza kanal motzak sortzeko

Merkataritza gardena bultzatzeko

Natura eta kulturarekin bat datorren abeltzaintza eta nekazaritza berreskuratzeko

Sakanan gure biziraupena bermatzeko.

 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom