Skip to content

EKIMENA: Hazi tailerra haurrentzat

(0 comments)

Igandean, abuztuak 4, Oiartzungo Xanisteban jaietako baserritar egunean, haurrentzat hazi tailerra antolatu du Arraztalok Hazien Sareko kideekin batera.

hazien tailerra

Ekitaldia goizeko 11:00etatik 13:00etara izango da, Oiartzungo herriko plazan.
Tailerraren helburuen artean honakoak daude: hazien garrantziaz ohartaraztea, bertako baratzeetako espezieak hobeto ezagutzea eta hazitegia etxean nola egin jakitea.

Hazi tailerraz gain, Hazien Sarekoek informazio panelak jarriko dituzte, bertako haziari, bioaniztasunari eta transgeniari buruzkoak. Taillerra osatzeko, helduentzat haziei buruzko informazioa eta trukaketa gunea jarriko da.

Bestalde, 11:30-14:00 bitartean, azoka egongo da plazan. Bertan Arraztaloko barazki ekologikoak eta herriko gazta, ogia, arrautza ...erosteko aukera izango duzu.

Animatu eta etorri Xanistebanetara!

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom