ALBISTEAK: Oiloentzako hiltegien falta salatu du Nekazaritza sektoreak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

ALBISTEAK: Oiloentzako hiltegien falta salatu du Nekazaritza sektoreak

(0 iruzkin)

 

oiloak

Nafarroa iparraldeko oilo ekoizle batek 200km egin behar ditu oiloak hiltzera Tafallaraino eramateko. Oilo bakoitza hiltzeak 0,80euroko kostua du. Honi bidaiaren kostuak gehitu behar zaizkio. Euskal Autonomia Erkidegoan Lumagorrik Zerainen duen hiltegia bakarrik dago. Bertan, oilo bat hiltzeak 1,95euroko kostua du.

Gertuko hiltegien faltan sektoreak inguruko probintzietara eramaten ditu oiloak eta hala inguruan hiltegiak sortzeko beharra azpimarratu du. Zenbaitek gainera oiloak izateari utzi diote, hiltegiraino eramateak dakartzan gastuek ez baitiote sektore hau errentagarri egiten. Gabezi honen aurrean EHNEk hiltegi mugikorren proiektua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzan. Proiektu honekin sektoreak duen behar horri erantzun nahi zaio. Hiltegi mugikorrarekin ekoizleak gastu gutxiago izango lituzke eta animalia beraiei ere estres egoera gutxitzen zaie.

Iturria: ehne.org

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom