Skip to content

Barealaia

 barealaia@lists.riseup.net | Web: http://barealaia.dyndns.org/ Tfno: 943581194

Bare alaia

Barealaia,  2010eko udaberrian jaio zen barazki ekolojikoen kooperatiba gipuzkoarra dugu.

Gure oinarrizko beharrak era jasangarriagoan kudeatzeko eta nekazal elikagaien merkatuaren aurrean alternatiba bat sortzea da oinarrian dagoen zutoina. Honen zutabe nagusiak ondoko hauek dira:

  • Lurraren erabilerari, lurraren baliabideei eta gizakion lanari zor diegun begirunea. Naturari hurbilketa eta nekazal bizitzaren inguruko ezagutza. Kontsumitzaileek ezagutzen dute baratzaren planifikaziotik uztarainoko prozesua bertan parte hartuz.
  • Norberaren horniketa bertako eta garaiko barazki ekolojikoen ekoizpenaren eta bitartekaririk gabeko banaketaren bitartez.
  • Oinarrizko zutoinen (ekoizpen eta ekonomia) norberaren kudeaketa, erakundeetatik eta merkatutik at (prezioen ordez kuotak erabiliz).
  • Asanbladaren bitarteko funtzionamendua.Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena. Denon arteko parte hartze zein harreman kontsentsuatuak.

BANAKETA  Saskia

Tokia: Irungo Lakaxita gaztetxean.

Eguna: Astelehenetan, 18etan

KIDEAK Saskia

Kopurua:  13

BESTE PRODUKTUAK  produktuak

Ogia, arrautzeak, sagardoa, patxarana

AUZOLANAK Auzolanak

Bai, behar puntualetan:  landaketa, ximaurra bota,...

BILERAK Bilerak

Hilero

HERRIKO EKIMENAK Herrian

Tags:  barealaia , beizama , irun , lakaxita