Skip to content

2015eko Azaroa

2015. Kontsumo taldeetako baserritaren Euskal Herri mailako topaketak.

Kontsumo taldeetan dihardugun baserritarren artean partekatzeko eta azken urteetako ibilbidearen inguruan hausnartzeko antolatu ditugu topaketak! Euskal Herri osoko kontsumo taldeetako esperientzietatik eratorritako ikasketak trukatu eta ditugun beharrei guztion artean aurre egiteko moduak aurkitzeko aukera izango dugu!

Ekoizlea bazara eta kontsumo taldean bazabiltza etorri, zure ekarpena ezinbestekoa da!

Topaketak amaitu ondoren bertan afaltzen geratzeko asmoa baduzu abixatu zerrenda osatzen joan gaitezen... eskerrik asko!