Skip to content

Tipula: Elikagai sendagarriak

Barazkien propietateak_2014/Udazkena/Fanzinea

(jaitsi .pdf)

TIPULA: Elikagai sendagarriak

Tipula gure etxeko sukaldean huts egiten ez duen barazkietako bat da. Artikulu hau irakurri ondotik, etxeko beste txoko batean ere izango dugu tipula: botikinean. Osasuna zaindu edota berreskuratzeko sendagai naturala da.

Tipula morea eta txuri topatu dezakegu, terapeutiko eran, morea hobea da, usain fuertea dauka oinarrizko olioengatik, zaporea aldiz samina bezain goxoa da.

Asia erdialdetik datorren landarea da, gaur egun mundu guztian zabalduta dagoen arren. Orain dela 6000 urte hasi ziren tipula hazten. Orduz geroztik, diabetearen aurkako tratamendu gisa erabili izan da, glukosaren kontrolean laguntzen duelako.

Dena den, pixaren bidez toxinak galtzeko lagungarri izatea da bere propietate ezagunena. Giltzurrunak eragiten dituenez, pixa kopurua handitzen du, hortaz, likidoen erretentziorako, edemarako, azido urikorako eta gotarako oso lagungarria da.

Garbitzaile ona da osasuna zaindu eta berreskuratzeko ezinbestekoa Naturopatiaren ikuspegitik.

PROPIETATE TERAPEUTIKOAK

Bitamina, mineral eta bestelako printzipio aktibo terapeutikoen biltegi handia da.

Besteen artean, B, D, C eta E bitaminak ditu: kaltzio, iodo, beruna, magnesio, manganeso, potasio, silizio, fosforo mineralak ditu, ….. eta konposatu fosforosoa, azken hauek oso garrantzitsuak efektu antioxidatzaileengatik. Era berean, idorreriaren aurkako zuntzetan ere aberatsa da. Antibiotiko naturala da, infekzioen kontrakoa, espektoratzailea, bakterioen kontrakoa, onddoen kontrakoa, eztularen kontrakoa, garbitzailea, digestio-laguntzailea, orbantzekoa. Odol zirkulazioa eragin, erregulatu eta berotzen du. Bihotzaren babeslea da , tronboen kontrakoa…

ZERTARAKO BALIO DU?

  1. Arnasketa arazoak eta sistema immunologikoa. Gure defentsak indartzen ditu antibiotiko natural gisa. Oso eraginkorra da katarro, gripe, anginak, asma, bronkitisa eta horrelako gaitzetarako. Birikak indartzen ditu eta bakterioei kontra egiteko erabilgarria da.
  2. Digestio gaitzak: Digestioa errazten du eta karminatiboa da. Jugo gastrikoak eragiten ditu. Biliaren sortzea errazten du koipeen metabolismoa hobetuz. Hesteak garbitzen ditu, bakterio-flora mantenduz. Elikagaien toxinen aurka ere paper garrantzitsua du. Gibela, besikula, area eta urdaia eragiten ditu.
  3. Zirkulazioa, artikulazioak, giharrak: Zirkulazioa pizten du. Bihotza indartzeko oso ona da tipula. Odola arintzen laguntzen du eta tronboen eraketa gutxitzen du. Kolesterola mantentzen laguntzen du. Oso erabilgarria da artritisa, erreuma, barizeak, hemorroideak, arteriosklerosia eta bestelako gaitzak zaintzeko.
  4. Giltzurrunen funtzionamendua: Tipulak duen potasioagatik, pixa egiten laguntzen du eta ondorioz tentsioa jausteko oso lagungarria da. Gorputzak duen azidoaren maila bajatzeko erabilgarria da , gorputza alkalinizatuz.
  5. Azaleko gaitzak: Antiseptikoa, zelula berriztagarria, infekzioaren kontrakoa, onddoen kontrakoa, orokorrean azaleko gaitzak zaintzeko erabili ohi da. Hortaz, zauri, furunkulu, liztorren haginkada, kiste, aknea, zahia, alopezia eta horrelakoetako tratamenduetan asko lagundu dezake. Azaleko toxinak garbitzen ditu ere.

Honen guztiarengatik eta beste propietate gehiago dituenez, tipulak gure mahai eta botikinean edukitzea merezi du ezta?

Etiketak:  tipula , sendabelarrak , sendagarria , propietateak , erreuma , digestioa , giltzurrina , osasuna , botikina , barazkiak