V. BASHERRI TOPAKETAK: Egitarauaren azalpenak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

V. BASHERRI TOPAKETAK: Egitarauaren azalpenak

(Iruzkin 1)

V. Basherri TopaketakTopaketak Pasaia-Lezon egitearen arrazoia, Apaiziartzako proiektuei jasatzen ari diren mehatxu eta probokazioen aurrean Basherri Sarearen babesa eskeintzea da.

Pasaia-Lezoko Lizeora nola heldu: txoribistanola helduSin títuloPasaia-Lezo Lizeoa (Pasai Donibaneko Hilerri atzean dago)

Izena emateko: basherriak@gmail.com

V. Basherri Topaketetako EGITARAUA:

9:00 Ongi etorria

Bazkarirako izena eman beharko da (tokirik baldin badago)

Menua: 10€ :Kalabaza krema,Arroza barazkiekin, haragi egosia saltsan, postrea eta edariak

9:20 EGITARAUAREN AZALPENA

9:30 AZKEN URTEKO IBILBIDEA.

Sareak azkenengo urtean urrats garrantzitsuak eman ditu. Antolaketa berria eta egindako lanei       buruzko azalpenak emango dira, basherri talde gehiago Sarean koordinatzera gonbidatuz.

10:00 HITZALDIA: INTERAMAP SAREA eta BASERRIKO

ANTOLAKETA ETA DIRU-KONTUAK.

Gonbidatua: CARLES PUBIL,Tolousse-ko AMAP Sareko baserritarra

Hitzaldiak 2 atal izango ditu:

- Midi-Pyrénées Sarearen funtzionamendua azaltzea (Basherri Sarearen antzekoa baina Frantziako kontsumo taldeena)-,

- Bere baserriko berri emango digu: nola antolatzen duen lana, otarren araberako hazitegien planifikazioa, landaketen egutegia, otarren edukia, diru-kontuak, urte bukaeran taldekideei erakusten dizkien dokumentuak… AMAParen barruan trasparentzia, komunikazioa eta konfidantza nola adierazten den erakutsiko digu, alegia.

10:45 BASERRITARREN BIZI-BALDINTZEN ARGAZKIA (egoera

ekonomikoa, lan baldintzak...)

Basherri Sareko hiru baserritarrek bere etxeko errealitatea azalduko digute. Ondoren, eztabaidarako tartea izango dugu, beste baserrritarren ekarpenekin batera baserritarren egoera errealaren argazkia ateratzeko.

11:45 TALDE ARGAZKIA eta ATSEDENALDIA

Apaiziartzako Ximaurrekin, Mitxintxola eta Larrakabaratza basherri taldeei babesa irudikatzeko, talde argazki bat aterako dugu.

12:00 TAILERRA: NOLA LORTU BASHERRIEN IRAUKORTASUNA?

Azkenik, tailer txiki baten bidez irtenbideak topatzen saiatuko gara: Horretarako taldetan banatuko gara eta hiru mailatan egoera hobetzeko nola eragin daitekeen eta irtenbideak topatzen saiatuko gara:  baserritar bezala , basherri taldetik eta basherri saretik zer egin daitekeen hausnartuz.

14:00 BERTSO-BAZKARIA

Lizeoko sukaldariaren eskutik, baserritarren produktuekin prestatutako bazkari goxo bat egingo dugu, AGIN REZOLA eta IÑAKI ZELAIA bertsolariaren eta musikaren laguntzarekin.

OHARRA: BAZKALTZEKO TOKIA GORDETZEKO (AZKEN TOKIAK): basherriak@gmail.com

UMEENTZAKO TXOKOA IZANGO DA, BERAZ TXIKIEKIN ETORTZERA ANIMATU!

17:00 AMAIERA

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

nestor 10 urte, 4 hilabete atzera

Arrantchion, iaquin nahico nuque zer egunetan eta non den basherrien V garnen topaqueta, estimozcoa da, atcheguiñez

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom