Topaketak: Hazien Zaindarien topaketetara gonbidapena | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Topaketak: Hazien Zaindarien topaketetara gonbidapena

(0 iruzkin)

http://elikaduraz.files.wordpress.com/2013/01/saregintzan_kartela.png

Hemen gonbidapen testua:

Saregintzan. Haziak zaintzen. Bazatoz?

Arkaute (Araba), 2013ko otsailaren 15ean, ostiral goizez

Euskal Herriko Hazien Sarearen  ustez, elikadura burujabetza lortzeko gakoa haziak dira. Horregatik, antolakuntza oinarri batzuk (protokoloa) sortu ditugu kalitatezko tokiko haziak ekoizteko.

Zeregin horretarako zaindarien laguntza ezinbestekoa zaigu (nekazariak, profesionalak izan ala ez ). Horretaz aparte,  EHHSrekin parte hartu nahi duten ororen ekarpenak ere oso garrantzitsuak dira.


  • Zer aldaketa edo moldaketa egin dezakegu zaindarien protokoloan?

  • Badaukazu hazien birsortze sarea hobetzeko proposamenik?

  • Zer behar duzu EHHSren zaindari izateko?


Gai honetan aurrera egiteko topaketa parte hartzaile eta emankorrera gonbidatzen zaitugu.

  • Noiz? Otsailak 15ean (9:30-14:30)


Agendarako proposamenak egin nahi badituzu goiz heldu, mese).


  • Non? Arkauteko Nekazal Eskola (Hazi, Itsas-Mendikoi ohia). Araba.



  • Izen ematea: edurneort@hotmail.com; tel: 634514437. Lehen bai lehen apunta zaitez, arren, espazioa antolatzeko denbora euki dezagun.


Umeekin etorri nahi? Primeran! Horrela bada abisatu, haien zaintzaz arduratzeko.

Guztion artean partekatzeko janaria ekarriko dugu? Elkarrekin bazkaltzeko gune bat prestatuko dugu 15:00etan inguru.

Metodoa: Espazio Irekia, (Open Space): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena…


  • Danetariko gaiak eta ekintzak proposatu ditzakegu.

  • Nahi beste sakonduko dugu gaion inguruan.

  • Elkarrizketa eta ekintzen inguruko txostena beteko dugu, eta e-postaz bidai.



Haziak Giza Ondare dira, eta haiekin espekulatu nahi duten multinazionaletatik babestu nahi ditugu. Gizarterako ezinbestekoak diren heinean, gure erantzukizuna da hauek zaindu eta mantentzea.

Bazatoz?

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom