TOPAKETAK: Hazien Sareko Zaindarien III.Topaketak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

TOPAKETAK: Hazien Sareko Zaindarien III.Topaketak

(0 iruzkin)

Sin título

 

 

 

 

 

 

                                                                                                                                                        

EUSKAL HERRIKO HAZIEN SAREKO HAZI ZAINDARIEN III. TOPAKETA  

Soraluzen, 2014ko martxoaren 15ean

Honen bidez, bai lehen gurekin ibili den jendeari, bai bere lanean eta bere baratzean bertako barietateak landatzeko eta hauen bioaniztasuna berreskuratzeko tokia gorde nahi duten nekazari berriei, Soraluzeko (Gipuzkoa) erabilera anitzeko gelan egingo dugun formakuntza eta trukaketa saiora gonbidatu nahi zaituztegu.  

Topaketan parte hartzeko, derrigorrezkoa da,  erasten dugun  inskripzio-orria martxoaren 10ean, (astelehena), baino lehen beteta bidaltzea.

Topaketaren egitaraua:

10.00-10.30       Kafea eta inskripzioa (Inskripzio-orria aldez aurretik beteta       bidaltzea derrigorrezkoa  da).

10.30-12.30    Hazi Zaindarien formakuntza eta hazi banaketa. 

12.30-13.00    Hamaiketako (EHHSren kontutik).

13.00-14.00    Hazien Sarearen Asanblada orokorra.

14.30ean   Bazkaria Gaztetxean (bakoitzak ekarri behar du bere bazkaria, denon artean elkarbanatzeko).         

 Puntualtasuna eskatzen da.

Aurreko urtean hazi zaindariak izan bazarete zure fruta-arbola aukeratu eta jaso ahalko duzue. Beraz, utzi lekua autoan!

Norbaitek bidaia egiteko finantzazioa behar badu, edo datorren beste edonorekin koordinatu nahi bada etortzeko, antolatzaileekin harremanetan jar dadila.

Oraindik haziak ez badituzu bueltatu, topaketan egin dezakezu.

Kafea eta hamaiketakoa gure kontu izango da. Baina bazkaltzeko bakoitzak eraman beharko du bere bazkaria,Gaztetxean parteka dezagun. Han platerrak, mahai-tresnak

eta edariak egongo dira.  

Oraindik hazi zaindariak ez zaretenentzat Protokoloa erantsi dizuegu. Sarean sartu baino lehen irakurri behar duzue eta horrek lagunduko dizue inskripzio-orria betetzen.

Antolatzaileei edozein galdera, iradokizun edo ekarpen egiteko: 

- haziensarea@gmail.com
- Teléfonoa: 634514437 (Joseba)
¡¡¡Agurrak eta haziak!!!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom