TAILERRA: Ur arazketa tailerra | Basherri Sareko webgunea Skip to content

TAILERRA: Ur arazketa tailerra

(Iruzkin 1)

azaliatxo (2)Soraluzeko Azaliatxo lastozko etxean bertako ura arazteko sistema eraikitzeko tailerra egingo dugu, zizare biofiltro bat eta ur landare potzu batez. Helburua azaliatxoko uren arazketa sistema egitea izango da, lan praktikoa eta teorikoa uztartuz.

Gai teorikoak

Sarrera: Azaliatxoren eta partehartzaileen aurkezpena


  • Uraren garrantzia

  • Gaur egungo arazketa sistemak

  • Beste sistema batzuk: kumun lehorrak.landare bidezko arazketa, zizare bidezko arazketa.....



  • Azaliatxoko arazketa sistema(zizareen biofiltroa eta landare potzua)


Egunen antolaketa

  • Lehenengo eguna (azaroak 1): Soraluzeko gaztetxean 10etan. Kotxeetan antolatu eta Azaliatxora igoko gara

  • Hurrengo egunetan gosaria: 9:00 etan

  • 10:00 etan tallerra hasiko da

  • Bazkaria: 13:00 etan

  • Afaria: 20:00 etan


3 egunak 30 euro izango dira, gastuei aurre egiteko (janaria, fotokopiak etab.). Bertan lo egiteko aukera izango da eta janaria bejetarianoa izango da eta makrobiotikoa aukeran.

Bertara etortzera animatzen bazarete idatzi azaliatxo@gmail.com helbidera edo deitu 943 257122 telefonora urriaren 24a baino lehen. 15 pertsonandako tailerra aurreikusten da.

Testuingurua


Hondakin bilketaren eztabaida borbor dagoen garai hauetan eztabaida hau urrunago eraman
beharra dago, gure bizi eredu honek behar duen lehengaien kontsumo izugarri eta sortzen ditugun
hondakin kopuru ikusgarriak ikusirik.
Azken finean, hondakinen gaia ikuspegi orokor batetatik aztertu beharra dago, hondakin
guztiak kontutan hartuz (solidoak, likidoak, etab.), daroiagun bizitza aztertuz, behar ditugun
lehengaien azterketa eginez eta sortzen ditugun hondakinen kudeaketa osasuntsuak aztertuz;
gutxiago kontsumitu, berrerabili eta berziklatuz. Eztabaida eta kudeaketa hauek herritarrok gure
gain hartu beharra dauzkagu, ez gaur egun bezala dena administrazio eta enpresa pribatuen esku
utziz.
Adibidez herritarrok uraren kudeaketan ezer gutxi egiten dugu, txorroa zabaldu, kumuneko
katetik tiratu, garbigailua ipini, ... eta fakturak ordaintzeaz aparte. Ez gara pentsatzen ipintzen
nondik datorren ur hori eta zer pasatzen den erabili dugun ur guzti horrekin, ez dugunez ikusten ez
ikusiarena egiten jarraitzen dugu, guri enbarazu egiten ez digun bitartean (ur gabezia, ur zaborrek
sorturiko usain edo eltxoak, etab)... 


Ura bizitzarako beharrezko lehengaia dugu, ur gabe ez dago bizitzarik eta gainera urria da.
Gero eta pertsona gehiago bizi gara eta industria goraka doa etengabe; honek ur kontsumo gero eta
handiagoa suposatzen du eta hondakin gero eta gehiago mendira (akuiferoak kontaminatuz),
ibaietara eta itsasora isurtzera behartzen gaitu, ingurugiroarekiko dakarren ondorio latzekin.
Munduko uraren %97 ur gazia da, %2 glaziar, laku eta erreketan dago eta %1 atmosferan
euri moduan erabilgarri; pertsonako 15.000 - 30.000 litro ur inguru erabili eta kutsatzen ditugu
urtean hauen inguruko joan etorriez ezer jakin gabe. Gaur egun, herritarrok uraren inguruko
kudeaketan ez dugu ezer esaterik, herriek beraien ura kudeatzen zuten garaia pasa zen. Orain ura
enpresa batek hornitzen digu, tasa bat ordainduz. Enpresa hauek kudeatzen dituzte hondakin
likidoak, gure inguruan sortu diren araztegietan. Araztegi hauen eraikuntza gastu handia da eta ura
arazteko energia xahutu beharra dago. Ura negozio bat da, gutxi batzuk aberasten dira beharrezkoa
den lehengai baten kontura.
Badugu garaia uraren gaiari heltzeko, dugun jakinduria eta teknologia guztiarekin uraren
kudeaketa on bat egiteko: ur hornikuntzak aztertu eta landu (teilatuetako urak, bideetakoak,
akuiferoak, mendietako errekak,etab); baso, nekazal lur eta zelaien kudeaketa hobetu ur gehiago
infiltratzeko eta materia organikorik ez galtzeko; gero eta ur gutxiago erabili eta kontaminatu
(kumun lehorrak,..); eraikuntza, mantenu eta energia gastu gutxiko ur arazketa sistemak erabili
(landare bidezkoak, zizare bidezko biofiltroak Alkiza herrian erabilia, etab); eta berrerabili.
Gaur egungo ziklo linealean energia ugari erabili eta hain preziatua diren lehengaiak galtzen
ditugu. Ziklo itxian aldiz, dena berriro sistemara itzuliko da; hondakin deitzen dugun hori lehengai
bihurtu dezakegu berriro (kk konpost bihurtu, garbitutako urak berrerabili, etab.).
Dena gure esku dago, guregan sinistea, pentsatzea, eztabaidatzea eta ekintzara pasatzea da
dugun bakarra.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Nora Silva 10 urte, 6 hilabete atzera

aupa laztan!!! fango gara hontara? maitte dotzut!

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom