LURZAINDIA: Espekulazioaren kontra lurren babes kolektiboa | Basherri Sareko webgunea Skip to content

LURZAINDIA: Espekulazioaren kontra lurren babes kolektiboa

(0 iruzkin)

"Lurzaindiak elkartasunezko aurrezki tresna izatea du helburu, Euskal herriko laborantza lurren babesean parte hartu nahi duten gizon, emazte eta instituzioak bilduz".

Bere eginkizun nagusia kolektiboki erosiak diren lurrak alokatzea da, beti ere irizpide zehatz batzuk segituz. Hartara, laborari berrien instalazioari lehentasuna emango diote, "beti ere laborantza herrikoiarekin bat egiten dituzten egitasmoak" hobetsiz. Hortaz gain, herri baratzeak edota beste elkartasun proiektu kolektiboak sustatzeko asmoa dute "hiri eta hiri guneetan".

Frantses estatuan zein Euskal herrian laborarien kopurua asko txikitu da. 2000 eta 2010 urteen artean etxaldeen laurdena desagertu da. Lurzaindiak jasotako datuen arabera, "Ipar Euskal Herrian eraikuntza eta urbanizazio deskontrolatu edo ez gogoetatuaren ondorioz, urtero, 1000 hektarea baino lur eremu gehiago galtzen du laborantzak". Egoera horrek hainbat ondorio ditu, hala nola "elikagai eskasia egotea eta elikadura burujabetza zalantzan ezartzea".

http://lurzaindia.eu

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom