JARDUNALDIAK: Auzolan Topaketak I,Usurbilen | Basherri Sareko webgunea Skip to content

JARDUNALDIAK: Auzolan Topaketak I,Usurbilen

(0 iruzkin)

Auzolan

Duela urte eta erdi abiatu zen Auzolan egitasmoa, hainbat lagunek egungo gizarte ereduari buruz duten ezinegotik sortutakoa, eta beharrezkoa ikusten den aldaketa gorpuzten hasteko asmoz, Auzolan Topaketak I antolatu ditugu. Irailak 30etik urriaren 2ra eginen dira, asteburu batez, Usurbilen. Krisi Orokorrari eta Herri Garapenari buruzko solasaldiak eta gizarte-gaiak jorratzeko arloka antolatutako batzarrak eginen dira, bertzeren artean. Euskal Herri osoko norbanako, eragile eta taldeak biltzea espero dugu, topaketen amaieran Auzolan sare bat eratzeko asmoa baitugu.


Izena emateko klikatu <hemen>...Auzolan egitasmoak urte eta erdiko ibilbidea du. Tarte hortan, Krisi Orokorra eta Herri Garapenari, Euskal Herriko gizarte antolakuntza historikoaren elementuak diren Auzolana eta Batzarrari eta euskal kulturari buruko hausnarketa egin da. Egungo gizarte eredua eutsiezina dela eta dituen gabeziak aintzat hartuz, bertzelako eredu bat beharrezkoa dela uste dugu, eta bide hortan urratsak ematen hasteko konpromisoa hartu dugu egitasmoaren parte hartzaileok.


Bertzelako eredu baten alde lanean dihardutenak badirela antzemanda, eta horiek geroz eta gehiago direla, ekimen horien eta esperientzien topagune izan nahi du Auzolan-ek; ezagutzak partekatu eta nahi izanez gero, elkarlanean arituz, herritarren parte hartzea eta talde gisa buruaski izateko helburua duten dinamikak sustatu, bultzatu eta lagundu nahi ditu.


Aro aldaketa baten atarian gaudela somatzen dugu, eta datorrenaren aitzinean korronteak eraman gaitzala utzi ordez, etorkizuna gure esku hartu eta aldaketa horren baitan bakoitzak nahi duen gizarte eredua eraikitzen parte hartzeko gonbita egiten dugu.


Usurbilen irailaren 30etik urriaren 2a bitartean eginen diren Auzolan Topaketak I izanen dira egitasmoaren lehendabiziko ekimena. Hiru egunetan zehar, Krisi Orokorrari, Herri Garapenari eta Cooperativa Integral Catalanari buruzko solasaldiak, gizarte-gaiak arloka jorratzeko batzarrak (elikadura, energia, hezkuntza, kultura, osasuna...), Tokiko Txanponei eta Tokiko Batzarrei buruzko eztabaidak, \"Auzolanaren Kultura\" liburuaren aurkezpena eta Euskal Herriko Auzolan Sarearen eraketa eginen dira.


Otorduak eta lo egiteko lekua eskainiko dira, Usurbilgo herriak topaketetarako azpiegiturak eskaini eta horien antolakuntza bere gain hartu baitu. 30 euroko bonoaren truke eskainiko dira horiek. Izen-emateak www.auzolan.info web gunetik eginen dira. Hor ematen dira topaketei buruzko azalpen guztiak.


Euskal Herri osoko hainbat norbanako, eragile eta talde gonbidatuak izan dira, eta orohar, herrigintzan diharduten edo jorratuko diren gaietan interesa duen edozein parte hartzera animatzen dugu.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom