IKASTAROA: Baserritik mundura: gure elikauraren etorkizuna jokoan. Elikadura burujabetza eta agroekologia ikastaroa | Basherri Sareko webgunea Skip to content

IKASTAROA: Baserritik mundura: gure elikauraren etorkizuna jokoan. Elikadura burujabetza eta agroekologia ikastaroa

(Iruzkin 1)

Maquetación 1

Ikastaro hau, Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta
ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortu da, proposamen politiko burujabe gisa ulertuta.
Horregatik, produkzio, banaketa eta elikagaien kontsumoaren eredu agroindustriala auzitan
jartzeaz gain, ikastaroak metodologia eta ikerketa ikuspegi barneratzaileak, parte-hartzaileak,
horizontalak eta eragile desberdinen (baserritarrak, feministak, popularrak, teorikoak, praktikoak,
eta abar) arteko jakintza partekatzea proposatzen du. Horrekin aitortu nahi da ezagutza sortzeko
dauden subjektu, forma eta espazioak anitzak direla. Ikastaro honen helburua da balioan jartzea
eta ezagutza sortzea nekazaritzatik eta nekazarientzat. Horretarako, La Via Campesinak
erabilitako formazio prozesu pedagogiko metodologikoak erabiltzen ditugu euskal errealitatera
gehituz eta egokituz.

Horregatik ikastaro honen bitartez Elikadura Burujabetzaren agendak nekazaritzaren eremua
gainditzea nahi dugu: ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduaren eraldaketarako apustua gizarte
osoari eragin eta dagokio. Ondorioz, eremu desberdinetako prozesu edota aktore sozial eta
instituzionalen arteko elkargunea, elkarrizketa eta eraikitako aliantzak ikastaroaren ezaugarri
bihurtzen dira. Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren eraikuntza kolektiboan aurrera egiteko
giltza da.

Ikastaro honen sorkuntzan lagundu duten elkarteak honako hauek izan dira: ETXALDE Nekazari
Mugimendua, EHNE-Bizkaia Nekazal Sindikatua eta HEGOA Gizarte Mugimenduen eta
Kooperazio Kritikoa Ikerketa Taldea -Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Garapen eta
Nazioarteko Kooperazioaren Ikerketa Institutua-.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Plan onak – Metik 7 urte, 10 hilabete atzera

[…] bazkalduko dugu munduko arroz goxoa  Baserritik Mundura deritzon ikastaroko lagunekin. Eskerrik asko talde! Y comeremos los ricos arroces del mundo con los […]

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom