Skip to content

HITZALDIA: Iparraldeko AMAP erosleen sarea

(0 comments)

kartela3AKOP (2)


Eguna: Urriak 8, asteartea

Ordua: 18:30

Tokia: Elkargunea (Azkoitia)

Hizlaria : Véronique de la Devèze.
Baionako Polo Beyris auzoko AMAP erosle taldearen kidea

Zehaztasunak:
AMAP erosle talde hori 2005-ko azaroan sortu zen eta gaur egun 80 bat kontsumitzaile biltzen ditu.

10 bat laborariekin partaidetzan da, denak laborantza biologikoan direnak : baratzezaina eta arroltzeak, esnekiak, ogia, oilaskoa, behikia, ardi gasna eta bildoskia, xerrikia, sagarrak/kiwi, eztia/landareak...

Taldea zinez ongi antolatua da eta gogoeta sakonak eraman ditu :
- Taldearen antolaketa : 3 laguntzailetatik 15 laguntzailetako talde batetara pasatu da ibilmoldea, beraz lana partekatzen dute.
- Baserritararekin elkartasuna : baratzezainak kalteak ukan dituelarik joan dira laguntzera eta diru bilketa bat egin dute, "La Table du soir" neguan beharrunantak direnei afariak eskaintzen dituen elkarteari haragia eman diote, landetan diren soberakinak sukaldatzea aipatu dute,...
- Inter AMAP: Taldeko kide batzu kolektibo honen bultzatzaileak izan dira : lurra zaintzeko ere bai (Lurzaindia),...

Informazio gehiagoAMAP aldizkaria  edo http://www.amap-aquitaine.org/

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

Recent Posts

Archive

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom