HEDABIDETAN: Itakan BasHerriak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

HEDABIDETAN: Itakan BasHerriak

(0 iruzkin)

aitzbitarte.wordpress.com


Erein eta sortzeaz hitz egin zien egun hartan andereño Ixabelek neska-mutilei, landatu eta hazteaz. Mikeli gustatu egin zitzaizkion Ixabeli entzundako kontuak eta etxera pentsamenduari jolaserako gogoa oparituz joan zen. Erein eta sortu; landatu eta hazi. Gurasoei ezer kontatzeko astirik hartu gabe etxeko hozkailuan burua sartu eta letxu-hosto, tomate-ale, azenario, azelga eta piper berdez hondartzako jolasetarako erabiltzen zuen ontzitxoa bete zuen. Eta ereiten hasi zen, landatzen, etxeko txoko ezberdinetan. Oheko izarapean tomate-alea sartu zuen, komuneko ispiluaren argitan letxu-hostoa ipini zuen, egongelako alfonbraren azpian azelga hosto zabala utzi zuen eta arreba Maialenen panpin kuttunaren ezpainartean azenarioa jarri zuen. Eta zain egon zen... begira. Eta barazki gehiago landatu zituen eta hazi gehiago erein. Eta zain jarraitu zuen, begira. Eta etxea baratza emankor bihurtu zuen Mikelek. Etxea kolorez jantzi zitzaion, ordura arte ezagutu gabeko aromez. Mikel txikiak larunbatero gonbidatzen du andereño Ixabel etxera. Eta astebete lehenago hozkailutik atera zituen eta etxean zehar erein eta landatzen dituen barazkiak jartzen dizkio bazkaritan. Mikel asko ari da ikasten erein eta landatzeaz, baina, batez ere Mikel asko ari da ikasten sortu eta hazteaz.

Joan den urriaren 8an, Itaka irratsaioak, naturaren erritmoan, gelditu eta inguruari patxadan begiratuz, Basherriak proiektuari eman zion eskua, hiru ahotsen oihartzuna baserri, herri, landa eremuetara zabaldu asmoz. Baserria herrira eta herria baserrira laxotuz.


Pedro Alberdi (EHNEko teknikaria), Gorka Martinez (Bergarako taldeko kontsumitzailea) eta Agurtzane Diaz (Bergarako taldeko baserritarra) izan zituen lagun. Ikasi genuena asko, gozatu genuena izugarri.

Saioa entzuteko klik egizu azpian (iraupena 76 min)

[audio http://dl.dropbox.com/u/45501116/Audioak/Basherriak---2011-10-08.mp3 ]


Iturria: Irati Goikoetxea

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom