ERREZETAK: Lonbarda eta sagarrak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

ERREZETAK: Lonbarda eta sagarrak

(0 iruzkin)

Aste honetako otarrean lonbarda jaso dugunez, hona 4 pertsonentzako errezeta



  • 1 aza lonbarda

  • 2 reineta sagar

  • Sagar- ozpina

  • Azukre integrala

  • Gatza

  • Landare-margarina


Prestaketa:

Aza ondo garbitu eta juliana lodi samrrean moztu. Sagarra garbitu, azala kendu eta xerra finetan moztu.

Presio-eltzean margarina pixka bat jarri, lonbrada geruza bat, ozpin pittin bat, gatza, sagarra eta azukrea. Geruzak tartekatu eta sagar, margarina eta azukre geruzaz bukatu. Eltzea itxi eta 40 minutuz egosi. Eltze arrunta balitz sagarra eta aza bigundu eta bateratu arte egosi.

Jateko zagok!

Oharra: Sagar-ozpinak azaren kolore morea bizitu egiten du eta ez du aza beltzatzen uzten. Horretarako pittin bat botatzea nahikoa da.

Iturria: aitzbitarte.wordpress.com

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom