ERREZETAK: Espinaka 'coca' integrala. | Basherri Sareko webgunea Skip to content

ERREZETAK: Espinaka 'coca' integrala.

(Iruzkin 1)

Hemendik aurrera, Nagorek (QHCMCDV) bi astetan behin  otarrean jasotzen dituen produktuekin egindako errezeta eder bat prestatuko digu!  Eskerrik asko Nagore!! ... eta On egin BasHerritarrok!

Errezeta: Ez dakizuonontzat, 'coca' Katalunia eta Mallorca aldean jaten duten pizza moduko bat da. Hori bai, arinagoa, gaztarik ez darama eta! Osagaiak, gehienetan, barazkiak izaten dira gainera, nahiz eta kasu honetan urdaiazpikoa ere jarriko diogun. Esan dezagun dieta egiteko moduko pizza bat izan daitekeela, baina oso goxoa, edozein kasutan. Errezeta hau "Con aroma a canela", blogean ikusitako beste baten bertsioa da.

Osagaiak:

- 200 gr irin integrala,

- 70 gr ur,

- 60 gr oliba olio,

- espinakak

- tomate bat (bale, ez dator otarrean... pekatu txiki bat! ;)

-  tipulina

- errefautxo gutxi batzuk (rabanitoak...)

- urdaiazpikoa, 

- mahaspasa esku bete,

- piperrautsa

-  eta gatza.

Nola egin:

Irakurri gehiago >>

Elaborazioa: irina, olia, ura eta gatz apur bat nahasten ditugu. Bola bat egin eta bost bat minuto oratzen dugu. Sukaldeko mahaian zabaltzen dugu, nahiko fina egin arte. Orduan, labeko erretiluan jartzen dugu, honi olio piska bat eman ondoren. Orearen gainean urdaiazpiko xerra batzuk zabalduko ditugu eta honen gainean espinaka mordoa (asko gutxitzen dira eta), tipulina eta tomate xerrak, errefautxoak, eta mahaspasak. Guztiaren gainean gatza, piperrautsa eta oli-hari bat botako dugu.

Goiz xamar da otarretan tomatea jasotzeko, baina inork pekaturen bat egiten badu, lortuko du...

Azkenik, labean sartu, 40 minuto inguru 180ºtan. Hirin integrala erabili ordez arrunta nahiago baduzue, seguraski denbora gutxiako beharko du.

On egin!

Oharra: errezetaren jatorria: http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/2011/05/17/coca-integralde-espinacas/

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Azpeitiko Kontsumo Taldea (AAT) 12 urte, 11 hilabete atzera

Oso ideia ona!!!!!!!

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom