EKIMENAK: Apirilak 17 Nekazarien Borrokaren Eguna | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKIMENAK: Apirilak 17 Nekazarien Borrokaren Eguna

(0 iruzkin)




Bihar asteartea, La Via Campesinak bultzatutako Nazioarteko Nekazarien Borrokaren Eguna izango da eta AntiguaOtarrak taldean ekimen bat prestatzea erabaki dugu.





Asteartea banaketa eguna dugula aprobetxatuz, banaketa kalera ateratzea erabaki dugu ospakizun eta errebindikazio modura, interesatzen diren auzotarrei informazioa eskaintzeko. Banaketa lekuan lur lapurketa eta elikadura subirutzaren inguruko leloak jarriko ditugu eta inguruko nekazariak ere gonbidatu ditugu beraien produktu eta lan egiteko moduari buruzko informazioa zabaltzeko. Guzti hau jai giroan egingo dugu, musika eta sagardo pixka batekin lagunduz.

Batzuetan ekintzak antolatzeak pereza pixka bat ematen duenez eta hau erraza eta polita iruditu zaigunez zuekin konpartitu eta egun horretarako zerbait antolatzera animatu nahi zaituztegu.




Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom