EKIMENA: Supermerkatu ereduaren kontra (Oñati) | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKIMENA: Supermerkatu ereduaren kontra (Oñati)

(0 iruzkin)

Supermerkatu

ereduari Ez

Kontzentrazioa Eroski parean

Oñati. Abenduak 13, osteguna 12:30tan

Supermerkatu ereduari EZ


Oñatiko Eroski bikoiztu egin dute eraikin berria egiterakoan. San Martineko asanbladatik azaldu nahi dugu zergatik gauden Eroskiren anpliazioaren eta supermekatuen kontra.


Munduko enpresa dirudunen artean daude supermerkatuak. Azken hamarkadetan banaketa kate handiak eta supermerkatuak etengabe hazi eta zabaldu dira etekin ekonomiko handiak ateratzeko helburuari jarraituz.


Hori lortzeko gertuko produktuak baztertzen dituzte eta mundu guztian zehar bilatu dituzte produktuak. Euskal Herrian kontsumitzen den jakien %95 kanpotik ekartzen da. Jakiek gure mahaietara iritsi aurretik milaka kilometro egiten dituzte.  Supermerkatu ereduak produktuak kantitate handitan erosten ditu eta horri esker prezio bajuak lortzen ditu. Prezio horien konpotentziari ezin diote aurre egin ez denda tradizionalak eta ezta nekazari txikiak ere.


Denda txikiak gainbehera joan dira supermerkatuen etorrerarekin. Españar estatuan, adibidez, 95.000 denda tradizional zeuden 1988an eta 25.000 izatera pasa ziren 2004an. Supermerkatuan sortzen den lanpostu bakoitzeko 3-5 desagertzen dira


Supermerkatu ereduak tamaina txikiko nekazal eredu tradizionala desagerrarazi du. Europan hiru minuturo nekazal ustiapen bat desagertzen da. Ekoizle txikiak desagertu egin dira ia. Nekazaritza eta abeltzantza eredu hura suntsitu eta beste bat ezarri du supermerkatu ereduak: ekoizpen intentsibo eta industrializatua, nekazal girotik kanpokoa, eskala handikoa eta oso kutsakorra. Kalteak: lurraren erosioa, lurraren pozoitzea , larreetara ateratzen ez diren abereak ...


Oraindik desagertu ez diren nekazariak salduta geratzen dira supermerkatuen boterearen aurrean. Era guztietako baldintzak onartu beharrean aurkitzen dira: entrega-plazoak, prezio negargarriak, produktuaren ezaugarrietan sekulako exigentziak ...


Denda txikia eta nekazari txikia trabatik kendu ondoren merkatu ia guztia banaketa kate handien eta supermerkatu gutxi batzuen esku geratu da. Zazpi empresaren artean kontrolatzen da Españar estatuko jakien %75a. Haunditik txikira: Carrefour, Mercadona, Eroski, Alcampo, El Corte Inglés, IFA eta Centrales Compra. Boterea, jakien gaineko kontrola eta erabakitze ahalmena esku gutxitan geratu da.


Guzti hau disimulatzeko aurpegia zuritzeaz bereziki arduratzen dira supermerkatuk. Produktu ekologikoak (empresa haundien eskutan daudenak gehienak), gertuko nekazarien produktuak, komertzio justuko produktuak, ekintza sozialetara bideratutako dirua … Supermerkatuen eredu suntsitzailearen errealitatea makillatzeko estrategiak dira


Azoka bultzatzea ondo dago, baina alferrik gabiltza Eroski eta supermerkatu ereduaren kontra aurrez aurre egiten ez baldin badugu


San Martin-eko Asanblada

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom