EKIMENA: Errenteriako 1. azoka ekologikoa | Basherri Sareko webgunea Skip to content

EKIMENA: Errenteriako 1. azoka ekologikoa

(0 iruzkin)

AzokaKartelaWebIrailaren 12an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren I. Azoka ospatuko da Gamon Zumardian. Bertan, Euskal Herriko baserrietako hainbat elikagai ekologiko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.
Gainera, inguruko kontsumo taldeen eta Biolur Elkarteko informazio postuak ere bertan aurkituko dituzu: sortutako material didaktikoa, etxeko eta baserriko landare edo abereak zaintzeko liburu interesgarriak... eta elkarrekin lan egiteko aukerak.
Azoka egunean, Txintxarri Elkartean produktu ekologikoekin egin daitezkeen jaki goxoen sukaldaritza tailerra izango dugu. Lehenik, Biolur Elkarteko teknikariak Ekolapiko proiektua Errenteriako Uztargi Udal Haurreskolan nola jarri zen abian aurkeztuko du. Ondoren, haurreskolako sukaldariak azokan dauden produktuekin egin daitezkeen hainbat errezeta ezberdin prestatuko ditu.
Azokari buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta parte hartuko duten ekoizleen zerrenda ikusteko, info +

Animatu!!!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom