BIDEOAK: baSo aHaztuak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

BIDEOAK: baSo aHaztuak

(0 iruzkin)

[vimeo http://vimeo.com/76529910]

baSo aHaztuak dokumentalak, gure inguruko basoek jasan duten transformazioa kontatzen du, aro neolitikotik XXI. Menderarte. Dokumental honek, tokian tokiko basogintzaz eta basoko kulturaren zimentzez zenbait hausnarketa sustatu nahi ditu.

Dokumentaleko grabazioak eginda daude. Momentu honetan produkzio lanetan gaude eta azpitituluak garatzen, estrinaldirako dena prest izateko. Horretaz gain kofinantziazio kanpaina bat martxan jarri da.

Kofinantziazio kanpainarenn helburuak, batetik proiektua ezagutaraztea eta bestetik, dokumentalaren garapenean izandako gastuak ordaintzea. Lortutako diruarekin proiektuan zehar egindako ekintzak eta erabilitako baliabideak ordainduko dira, hala nola, gidoiaren sortzea, aurreprodukzioa, Euskal Herriko leku desberdinetan egindako irudien grabaketak eta aditu desberdinekin egindako elkarrizketak, edizioa, ondorengo produkzioa eta frantsez eta gaztelerazko azpitutuluak.

Ondorengo linkean sartuz gero dokumentalaren trailerra, ezaugarri guztiak eta hainbat irudi ikusi ahal izango dituzu, baita egindako ekarpen ekonomikoagatik jasoko duzun sariaren berri ere (baSo aHaztuak DVD-a, 'Arratiako basogintza' liburua, kamiseta, fotograbatua, etab.).


http://euskadi.goteo.org/project/baso-ahaztuak


Espero dugu, zuentzat ere interesgarria eta gustukoa izatea eta, ahal den neurrian dokumentala ekonomikoki eusten laguntzea.


Gure basoen etorkizuna gure etorkizuna ere badelako,


eskerrik asko!

baSo aHaztuak dokumentala

Ibai Pujana, Iker Yurrebaso, Maite Yurrebaso

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom