ALBISTEA: Artisau ekoizpenaren definizio aldaketa gaitzetsi dute alderdiek | Basherri Sareko webgunea Skip to content

ALBISTEA: Artisau ekoizpenaren definizio aldaketa gaitzetsi dute alderdiek

(Iruzkin 1)


artekopa

Industriari ateak zabaltzeko asmoz Nekazaritza eta Elikagaigintzako legearen barruan, artisau ekoizpenari dagokion definizioa aldatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. EHNE ez dator bat aldaketa horrekin eta emendakinak aurkeztu ditu definizio aldaketa hori onartu ez dadin.


Sindikatuak prestatutako alegazioei jarraituz emendakinak aurkeztu dituzte hainbat talde parlamentariok Legebiltzarrean. EHNEk zehaztutako ideiei jarraitu diete Aralar, EA, EAJ edo PP alderdiek. Lau alderdi horiek, bakoitzak bere aldetik, artisautza ekoizpena kontzeptuaren definizioa aldatu ez dadin zuzenketak aurkeztu dizkiote Lege-proiektuari.


Definizio aldaketa hori onartuz gero, artisau ekoizpeneko produktu bezela saldu ahal izango dira artisautzatik gutxi duten produktuak, gainera produktuak ez dute zertan izan beharko bertako lehengaiekin egindakoak. Honen aurrean, EHNEk garbi dauka artisau produktu izateko beharrezkoa dela lehengaiak, laborantza edo baserriko jatorria izatea; tokian tokiko lehengaia izatea, bertakoa eta ez industriala. Gainera EHNE ez dator bat artisau ekoizpenaren baitan Eusko Jaurlaritzak sortu nahi duen marka berriarekin.


Iturria: www.ehne.org


Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Mirene 10 urte, 7 hilabete atzera

Benetako artisau produktuak jaten jarraitu nahi badeu salaketa egin beharko genuke medioetan, Donostiko bulebarrean porruak eskuan hartuta...... legea aurrera egin ez dezan!

Esteka | Erantzun
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom