AGENDA: Zizurkilen Kontsumo Taldea sortzeko aurreneko bilera deialdia. | Basherri Sareko webgunea Skip to content

AGENDA: Zizurkilen Kontsumo Taldea sortzeko aurreneko bilera deialdia.

(0 iruzkin)

Arratsaldeon guztiori:

Pedro Alberdi naiz, eta maiatzak 27an, Zizurkilgo Atxulondo Kulturetxean egin zen hitzaldian parte hartu nuen, EHNE sindikatutik. Aurreneko bilera horretan kontsumo taldeak zer ziren azaltzen saiatu ginen, Usurbiltzen taldearen funtzionamendua, gainetik bada ere, ezagutu genuen, eta han izan zirenetako batzuk zuen izena eman zenuten ekimen honetan parte hartzeko.
Beno, ba denbora pasa da eta bada garaia hurrengo urratsa emateko eta interesa azaldu dezutenen artean taldetxo bat sortzeko!
Horretarako bilera deialdia zabaltzen dizuet.

Eguna: Uztailak 8, osteguna
Ordua: arratsaldeko 7retan
Lekua: Atxulondo Kultur-etxea

Mesedez zuen parte hartzea baieztatzea eskatzen zaizue, harainoko bidea alferrik izan ez dadin eta ahalik eta gehien juntatu gaitezen!

Egiten diren bilera guztiak IREKIAK izango dira, hau herri-ekimena baita, eta beraz, interesa duen beste edonor lasai gonbidatu dezakezue!

Besterik gabe, han ikusiko garelakoan,

ondo bizi!
aioo
pedro.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom