Alkatxofak eta azenarioak gisatuak | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Alkatxofak eta azenarioak gisatuak

Alkatxofak eta azenarioak gisatuak

alkatxofak_azenarioak

Osagaiak:

8 alkatxofak

2 azenarioak

1 tipulina

olioa

ardo txuri baso

ur basoa

2 baratxuri

250 gr ilar

irina

gatza

Prestaketa:

1. Garbitu alkatxofak eta lau puskatan zatitu. Kazola batean olio pittin bat botako dugu eta horretan tipulina txikitua, baratxuri e azenarioak sueztituko dugu.

2. Dena ondo sueztitua dagoela, koilarakada irin gehituko dugu eta ondo nahasi.

3. Orain, kazola honetan, alkatxofak, ardo txuri eta ura botako dugu.

4. Gatza bota eta ordu betez su baxuan egiten utzi. Ur gehiago behar izatekotan, pixkanaka joan gehitzen.

5. Egosketa-puntura iritsi baino 10 minutu lehenago, gehitu ilarrak.

Zerbitzatu platera beroa dagoela.

On egin

Etiketak:  alkatxofak , udaberrikoerrezetak , azenarioa , ilarrak , barazkiak , udaberria