Aza patatakin | Basherri Sareko webgunea Skip to content

Aza patatakin

AZA PATATAKIN:

  • Aza bat
  • 2 patata eder
  • 15 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Gatza

Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko diegu hostoei erdialdeko zurtoina eta ur ugari jarriko dugu ondoren irakitan, gatz pixka batekin. Hostoak garbitu, lehortu eta zatitu egingo ditugu ondoren, zati ertainetan. Ur irakitan sartuko ditugu eta 20 minutuan edukiko ditugu egosten, eltzea tapatu gabe. Denbora hori igarotakoan erantsiko ditugu patatak, zurituak eta puska handitan, eta beste 20 minutuan edukiko dugu guztia egosten. Xukatu eta eltze batean edukiko ditugu aza eta patatak.

Bitartean, baratxuri-olio errea prestatuko dugu padera batean: baratxuriak gorritu direnean, isuriko dugu olio errea aza eta pataten gainean. Gatz pixka bat emango dugu, behar izanez gero.

Etiketak:  aza , baratza , barazkiak , negua , negukoerrezetak , patata