SAGAR BAT EGUNEAN | Basherri Sareko webgunea Skip to content

SAGAR BAT EGUNEAN

Barazkien Propietateak_2015/Negua/Fanzine

(jaitsi .pdf)

SAGAR BAT EGUNEAN

Esaera asko dago sagarrak duen gaitasun terapeutikoak islatzen dituztenak. Hortaz, osasunaren fruta izenaz ere ezagutzen da. Urte osoan zehar sagarraz gozatu dezakegu, mota batekoa ez bada beste batekoa izango dugu aukeran, beraz, errez eskuratu dezakegun fruta da eta onura handikoa gainera.

Bitamina, mineral, pektina, aminoazido eta azukre naturaletan aberatsa da sagarra. Gota, azidosia, besikulako gaitzak, anemia, kakeria, erreuma, artritisa, bronkitisa eta bestelakoak sendatzen laguntzen du. Sagarrak dituen osagaietako bat pektina da, hau osasunerako eragin ona duen zuntza da. Koipeak hartu eta kolesterola kontrolatzeko aukera ona da. Hortaz, hortaz, bihotza babesteko egokia da. Metal astunak ere kanpora garraiatzen ditu, hala nola, merkurioa, beruna…Era berean, odoleko azukrea egonkortzeko lagungarria da. Sagarra desintoxikagarri handia da, azido urikoa eta toxinak mugitzen ditu eta presio arteriala bajatzen ere lan ona egiten du.

Kaloria gutxi dituen fruitua da sagarra eta asegarria da era berean, interesgarria da beraz pisua kontrolatzeko. 3 egunez sagar dieta eginez gero, gorputza toxina eta likidoz garbitzea lortuko da. Sagarra zuzenean hortzekin jan ezkero, hortzak garbitzeko aukera ona izango da, orokorrean aho guztia indartzen baitu.

Sagarra birrindua eta limoi zukuarekin hartu ezkero, kakeria sendatzeko lagungarria izango da.

GORDINIK ALA SUKALDATUA?

Osasunerako gordinik hartzea hoberena bada ere, sukaldean aukera asko ematen duen elikagaia da. Postretarako oso lagungarria da, konpota, sagar egosia, sagar goxoa, marmelada, tartak, bizkotxoak….baina haragi plateretan ere goxo gelditzen da. Dena den, sagar beti hobeto gordinik jatea eta otorduetatik kanpo. Kasu honetan ere hobe da bazkaldu aurretik jatea, digestiorako egokiago baita, gutxi gorabehera bazkaldu baino ordu erdi lehenago.

SAGAR ZURITUA?

Ez da komenigarria sagarra zuritzea, izan ere, dituen propietate elikagarri gehienak azalean daude. Baina, sagarrak zuritu gabe jan ahal izateko ekologikoak kontsumitzea komeni da. Ekologikoa hartu ezean, jan aurretik fruta ondo ondo garbitzea gomendatzen da, kimiko guztiak ahal den heinean kentzek

Etiketak:  sagarra , barazkiak , fruituak , gomendioak , osasuna , elikadura , kolesterola , erreuma , ekologikoa