Hasiera | Basherri Sareko webgunea Skip to content


Saskien bitartez funtzionatzeko modua elikagaiak merkaturatzeko bide eta forma desberdinei lotua egon daiteke, talde bakoitzean ekoizle eta kontsumitzaileen artean ematen den artikulazioaren araberakoa izango da.

Garrantzitsuena bakoitzaren motibazioetatik abiatuta taldeko logika bateragarriak aurkitu eta garatzea da.

None

Taldean ditugun itxaropen eta motibazioen arabera etorkizuneko ikuspegi egonkor bat marraztu ahal dugu, jarraituko dugun bidearen norabide garbia izateko eta azken finean, taldearen bideragarritasuna bermatzeko.

None

Gure kontsumo taldea matrizean kokatzeak taldearen izaera adierazten digu eta modu honetan irekitzen zaizkigun aukera desberdinen inguruko kontzientzia hartzea ahalbidetzen digu.

Marrazten dugun diagonala kontsumo taldeak bere egonkortasuna mantentzeko onartu beharko dituen ardura minimoen zuzena da. Basherri Saretik ezinbestekotzat jotzen den Agroekologiaren zentzua taldeetan aplikatzeko gure gain hartu beharko ditugun konpromiso minimoen arabera marraztua izan den zuzena.

None

Nekazari zein herritarrek argi izan behar dugu bakoitzak taldean betetzen dugun funtzioa, funtzio honi loturik ardura batzuk hartuko ditugu. Basherri Saretik identifikatzen ditugun ezinbesteko arduren artean diruzaina, barne komunikazioa, bileren dinamizazio edo banaketa arduradunak daude.

None

Kontsumo taldearen antolaketa egokiak bertan parte hartzeko aukerak errazten ditu, modu honetan erabakiak hartzeko espazioak demokratizatzearekin batera, gaur egungo bizimoduetan hain preziatua dugun denborarekin bateragarriak diren egitura egonkorrak garatzen ditugu.

None

Nekazari eta herritarren arteko komunikazioaren gardentasunean datza kontsumo taldeen funtsa, komunikazioak hartu-emanean konfiantza irabaztera garamatza. Beraz uneoro zaindu beharrekoa izanik ezinbestekoa da taldean oinarrizko tresna egokiak garatzea, horien artean, bileren maiztasuna edo balioetan oinarritutako elkartrukea.

None

Kontsumo taldeetan ez gara asteroko saskia jasotzera mugatzen, azken finean gure elikadura ohiturak aldatzea dakarren jarduera bat da saskiko barazkiak kontsumitzea. Eta ez nolanahiko ohitura aldaketak gainera, egunean batazbeste hiru otordu egiten ditugula kontuan hartzen badugu. Beraz gure ekoizlearen garaian garaiko barazkiak sukaldatzearekin batera kontsumitzeko eredu politiko baten aldeko aukeraketa egiten ari gara.

None

Astero taldean saskien banaketarako elkartzen garen moduan, bestelako denbora ere partekatzea proposatzen da, taldekideen arteko harremanak beste ikuspegi batetik jorratzeko eta taldeari bere izaera emateko.

None

Nekazari eta herritarren arteko elkartrukea, arau komertzialen oinarrian aurkitzen ditugun konpetentzia eta bazterkeriatik haratago, beste eredu batean errotua garatzea ezinbestekoa da. Ez ditugu kontsumo taldeak ulertzen taldekideen arteko sostengurik gabe, herritarrek ekoizleari babes sozial eta ekonomikoaeskaintzen dioten moduan, nekazariek saskiaren bitartez asteroko familien elikadura beharrak asetzen dituzte.

None

Gaur egungo elikadura sistemaren iruzurkeriaren aurrean beste eredu alternatibo baten bitartez errealitatea eraldatzeko dugun gaitasunaz jabetzen gara. Beraz astero saskia jasotzeko praktikatik, jarrera eta portaera aldaketak siposatzen dituen eraldaketa sozialera salto egiten dugu. Transizio Agroekologikoaren bidean elikadura, mekazaritza eredua eta antolaketa sozialaren inguruko beste ikuspegi batetik abiatuz, eraikitzen dugu gure alternatiba.

None



Hidroponikoan ekoiztutako barazkiak poltsetan sartu eta tratamendu kimikoekin (hodi bidez ura, nitratoa, fosforoa eta potasioa helaraziz) hazten dituztenak dira, negutegietan. Beraz, lurrarekin inolako harremanik ez duen nekazaritza eredua da, kalitatea bermatu beharrean banaketa-kate handien mesedegarri den eredu industrial eta intentsiboa sustatzen duena.

Basherri Saretik nolanahi ere aire zabalean (edo negutegietan, baina) lurrean ereinda hazitako barazkiak sustatzea ezinbestekoa dela deritzogu.

Nahiz eta munduan ekoizten diren transgenikoen gehiengoa lau laboreri lotua egon (%60 soja, %23 artoa, %11 kotoia eta %6 koltza), eta beraz abeltzaintza intentsiboa elikatzeko pentsuak ekoiztera bideratu, Basherri Saretik garrantzitsua deritzogu transgenikoen erabileraren aurkako gure posizio irmoa erakustea.

Adierazgarria da transgenikoen lehen generazioa agrokimikoen industriaren interesak asetzeko garatu izana, herbizidei erresistenteak diren barietateak barneratuz. Eta bigarren generazio bat bioteknologia enpresek garatzea, laboreen abantailazko ezaugarriak eraldaketa, biltegiratze eta garraioa erraztera bideratuz.

Lobbyek epe luzeko osasuna, beren epe laburreko irabazien aldarean sakrifikatu dute. Horien artean daude, bai industria, baina baita osasun agentziak eta aditu zientifikoak ere.

Gaixotasun eta izurriteak tratatzeko produktu fitosanitarioen erabilera araudi ekologikoak zehazten dituenera mugatzen dugu (II. eranskina), kutsakorrak diren eta osasunarentzat arriskutsuak diren produktu fitosanitarioak eta herbizidak ekidinez.

Hala eta guztiz ere gaitz eta izurriteen prebentziorako bestelako estrategien lanketa baloratzen dugu (landare prestakinak, etxeko erremedioak, repelenteak edo intsektizida naturalak).

Gilles Eric Seralini (1960, Aljeria) arabera “36 pestizida, 128 hondakin kimiko eta beste 81 lehengai. Hori da egun bakarrean jan dezakeguna supermerkatuetan erosiarekin, biologikoak ez diren elikagaiekin”.

Basherri Saretik defendatzen dugun nekazaritza eredua lurraren zaintzan oinarritzen da, beraz garrantzitsua deritzogu lurraren emankortasuna bermatzeko erabiltzen diren ongarrien jatorria eta kalitatea aztertzea.

Lehendabiziko aukera eskura ditugun nekazal praktikak modu egokian erabiltzea da (laboreen errotazio edo txandatze egokiak egitea, abonu berdeen eta batez ere lekadunen erabilera edota lurra era egokian lantzea).

Landare jatorria duten materialek nekazaritza eredu ekologikoan ekoiztutakoak izatea lehenesten dugu eta abere jatorria dutenek aldiz, abeltzaintza ekologikoan sortutakoak (simaurra, zizare humusa, etxeko hondakin konpostatuak edota ongarri berdeak).

Beraz sintesi kimikoko ongarri mineralak eta ekoizpen intentsibotik datozen ongarriak ekidin egingo ditugu metal astunak, pestizidak edota bestelako sustantzia kutsagarriak saihesteko.

Lurraren zaintza bermatzeko eta ekoizpena lurraren jasangarritasunera egokitzeko ezinbestekoa deritzogu mono-laborantzaren gainetik biodibertsitatearen alde egitea.

Horretarako landatutako espezie kopurua kontuan hartzeaz gain, bestelako neurriak aplikatzen al diren aztertzea ere garrantzitsua deritzogu, basaheziak egotea, abonu berdeak, lore bandak, etab.


Baserriaren burujabetzan sakontzeko eta bertako barietate tradizionalen erabilera eta berreskuratzea bermatzeko etxean hasitako hazietan oinarritutako nekazaritzaren alde egiten dugu.

Erosten den landarearen jatorria aztertzeko mintegiek dituzten zenbait irizpide kontuan hartzen ditugu, horien artean erabiltzen dituzten substratu, ongarri edo produktu fitosanitarioak. Baina baita zenbateraino zaintzen dituzten bertako barietateak eta zenbat lanketa egiten den bioaniztasuna eskaintzearen alde, eta modu honetan burujabetzaren bidean pausoak emateko interesa.

Biodibertsitatea mantendu ahal izateko bertako haziak libreki gorde, erein, ugaldu, trukatu, eman, saldu edo oparitu ahal izatea aldarrikatzen dugu. Nazioz gaindiko enpresek patentatu eta pribatizatu egin baitituzte elikaduraren gaineko kontrola izateko. ETCk eginiko azken azterketaren arabera, mundu osoan lau markak kontrolatzen dituzte hazien %58,2a.

Nekazaritza ekologikoa lehengaien ordezkapen batetik haratago nekazaritza eta abeltzaintzaren arteko oreka bere osotasunean lantzetik dator. Ekoizpenean sortutako hondakinak berriro lehengai bezala erabiltzeak ekoizpenaren jasangarritasuna bermatzen du, beti ere urri ditugun ondare naturalen balorazioan eta zainketan oinarriturik.

Baserriaren autonomia bermatzen dugu, kanpotik datozen lehengaiekiko dependentzia murriztuz. Burujabetza galtzeak zer landu dezakegun eta zer jan dezakegun nazio gaindiko enpresen esku uztea baitakar.

Etxaldearen tamainari ere egiten diogu erreferentzia, eskala txikiko ekoizpenaren aldeko apustua egiten dugu. Ekoizle bakoitzaren produkzio kopurua mugatzearekin ekoizpena baserri askoren artean banatzea ahalbidetzen dugu.


Saskien banaketa egiteko orduan garraioan gastatzen den energia kopuruari egiten diogu erreferentzia, horretarako baserria eta kontsumitzaileek saskia jasotzen duten tokiaren artean dagoen distantzia neurtzen dugu.

Kontuan hartu nahi da barazki eta frutak bataz beste 2.550-4.000 km egiten dituztela ekoizpen lekutik gure sukaldeetara iristeraino (Heras, 2010).

Kontsumo taldeen bitartez petroelikagaietatik bertako eta garaian garaiko elikagaietara salto egiten ahalegintzen gara. Energetikoki efizienteak diren merkaturatze bide laburrak eraikitzen ditugu eragin ekologikoak minimizatuz eta beste herrialdeetan agroindustriak sortzen dituen inpaktu sozialak ekidinez.

Gaur egun agroindustria ekoizpenean inbertitzen den energia kantitatearekin lotuta dago, eta ekoizten diren elikagaiek erregai fosilekiko dependentzia zuzena dute.

Nekazaritza ekologikoan energiaren kudeaketa eraginkorraren bidean hartzen diren neurriak baloratzen ditugu, beraz ekoizpenean erabiltzen den makinariaren beharra kolokan jartzen dugu bestelako energia iturriak lehenetsiz, horien artean ekoizlearen lana edo abere trakzioa. Horrez gain energia berriztagarrien aldeko apustua egiten dugu.


Kontsumo taldeen bitartez ematen den merkaturatze bidearen jasangarritasuna neurtzeko sortzen den hondakin kantitateari erreparatu behar diogu, hau da, erabiltzen den ontzikien kantitate eta jatorriari.

Modu honetan ontzien berrerabilpena (kartoizko edo plastikozko kutxak jatorrira bueltatzea), oinarri berriztagarriko ontzikien erabilera edota kontsumitzaileen poltsa propioen erabilera neurtzen dugu.


Basherri Sareko ekoizleen gizalegezko eta estutasunik gabeko lan baldintzak bermatzea ezinbestekoa da, hau da (Amable eta besteak, 2001; Ghai, 2003): lan egonkorra, lan ordaina nahikoa eta ziurra, segurtasuna lanean, lan baldintza osasungarriak, babes ofiziala, lan eskubideak eta eragileen arteko elkarrizketak izatea

Kontsumo taldeak merkaturatze bide alternatiboak izanik oinarrizkoa da nekazarien lan baldintza duinak bermatzea eta prekarietatea saihesteko baliabide guztiak ahalbidetzea. Nekazariek, besteen artean, gizarte segurantza eta merezitako oporraldiak edukitzeko eskubidea dute.

Gipuzkoan lurraren eskuragarritasuna baldintza oso zailetan ematen da, eredu agroindustrialak bultzaturiko dinamikei eta proiektu desarrollistei aurre egin beharrean aurkitzen garelako. Gainera nekazaritzarako lurrak babesik gabe daude espekulazioaren aurrean.

Nekazarien lan baldintzak bermatzeko ekoizpenerako lehengaiak diren ondasun naturalen eskuragarritasuna ziurtatzea beharrezkoa da, horien artean lurra, ura, haziak... ondasun urriak izanik, eta gero eta esku gutxiagotan aurkitzen direnez, ezin dira muga gabeko erabilerarako, pribatizaziorako eta etekinak ateratzeko erabili.

Basherri Sarean merkaturatze kate motzen aldeko apustua egiten dugun heinean, ekoizle bera da elikadura sistemaren fase desberdinez arduratzen da. Beraz merkaturatze bidea gauzatzeko azpiegitura guztia kontutan hartzen badugu ekoizpenerako lanabes eta tresnez gain eraldatzea gauzatzeko azpiegitura ere ziurtatu behar dugu.

Honez gain ekoizpena baldintza duinetan gauzatzeko eta baserritarraren lana bere bizimoduari lotuta ulertzen dugulako, nekazariek beren bizi proiektuak baserriaren inguruan eraikitzeko aukera izan behar dute.

Nekazarien soldatak baserritik baldintza egokietan bizitzeko aukera eman behar du, bestelako lanpostu edo diru laguntzekiko dependentziarik izan beharrik gabe.

Basherri taldeetan ezartzen diren kuotek eta taldekide kopuruak baldintza hauek betetzea ahalbidetu behar dute, taldean nekazariari soldata duin bat ziurtatzeko.


Kontsumo taldeetan banatzen diren barazkiak herritarren elikaduraren oinarri baldin badira astero jasotzen diren saskiak familien barazki kontsumoa asetzeko behar bestekoak izan behar dute.

Basherri taldeetan ekonomia sozialaren bidetik jotzen dugun heinean, jendartearen oinarrizko beharretatik abiatzen gara, elikaduraren bidetik hain justu ere, eta desberdintasun ekonomiko eta sozialei aurre egiteko alternatiba gisa planteatzen ditugu. Beraz alderdi ekonomikotik haratago, kontsumo taldeen erdigunean, herritarren elikadura beharrak asetzea edo tokiko garapena kokatzen ditugu.

Saskietan banatzen den barazki barietate kopuruak, herritarrek urtaro bakoitzean tokiko baldintza klimatikoei loturik, izan dezaketen barazki dietaren bereizgarriei egiten dio erreferentzia.

Saskietako barazkiak biltzen diren unetik taldean banatzen diren momentura arte igarotzen den denborarekin dago erlazionatuta. Basherri taldeek egunean bertan jasotako barazkiak banatzeko aukera zabaltzen digute.

Kontsumo arduratsua gizarte osoak jarraitu ahal duen bidea delako, derrigorrezkoa deritzogu taldeetan ezartzen diren kuotak guztiontzat eskuragarriak izatea.

Azken finean, kontsumo taldeetan banatzen diren saskiak herriaren elikadura burujabetzaren bidean egiten den pausoa da, beraz ezinbestekoa da saskiko barazkiak elikadura beharrak asetzeko izatea eta ez elite jakin baten nahiak betetzeko.


Kontsumo taldeen egonkortasuna lortu eta mantentzeko ezinbestekoa da erabakiak hartzeko orduan horizontalki egituratutako taldea izatea, ekoizle eta herritarren arteko ikuspegi partekatua izateko. Ekoizpen plangintzaren inguruko erabakiak hartzeko, saskien kuotak adosteko edo saskiak baloratzeko moduarekin eta maiztasunarekin dago erlazionatuta taldearen egituraketa.

Bide desberdinak jorratu daitezke herritar eta ekoizle arteko komunikazioa arintzeko, informazio bilerak, bisitak, auzolanak, ate irekiak, bermea ziurtatzeko sistema parte hartzailea, balorazio galdeketak, etab.

Taldekideen artean parte hartzeko aukerak errazteko eta botere harreman parekideagoak uztartzeko garrantzitsua da ardura esanguratsuenen banaketa egitea.

Basherri taldeetan identifikatzen ditugun ardura adierazgarrienetako batzuk taldeko ekonomia kudeatzea, saskiak antolatzea, barazkiez gain bestelako produktu ekologikoen eskaerak burutzea edo saskien banaketatik haratago taldearen ideologia zabaldu eta eztabaidan jartzeko antolatu daitezkeen bestelako ekintzen ardura daude.

Arazoei erantzuteko gaitasun maila taldearen egituraketarekin erlazionatua dago, baina baita taldekideen artean landu diren komunikazio baliabideekin ere.

Gatazkak modu eraikitzailean gida daitezke, gatazkarik ez egotea oso zaila da baina horiek ahalik eta ondoen gidatzea da lortu beharrezkoa.

Basherri Saretik guztiz beharrezkoa ikusten dugu kontsumo taldeen artean landu daitezkeen harremanetan sakontzea. Kontsumo talde txikietatik abiatuta tokiko garapenera bideratzen dugu ekimena, eta horretarako ezinbestekoa da saretze lana txertatzea, tokian tokiko esperientzietan gelditu ordez herrialdearen eraldaketa sozioekonomikoa bilatzen duten proiektuetara salto egitea.

Ibilbide honek etengabeko ikasketa suposatzen du, eta kontsumo taldeen arteko harremanetan aurkitzen da irakaspen eta esperientzia desberdinen elkartrukaketa eta partekatzea, beti ere behar bezala antolatutako egitura horizontala oinarri hartuta.


Bakoitzak taldean hartzen duen konpromiso mailak Basherri taldean sortzen den elkarrekiko babes eta sostenguari egiten dio erreferentzia. Alternatiba hauen funtzio sozial eta ekonomikoa bermatzeko kontsumo taldearen nortasun kolektiboa zaintzea behar beharrezkoa deritzogu.

Konpromiso minimo bezala ulertzen ditugu kuotak ordaintzea edo asteroko banaketan saskia jasotzea, baina hortik haratago ekoizlearen soldata osatzeko taldekide berriak aurkitzeko zereginean edo ekoizpenaren izurrite zein galera baten aurrean taldearen babesa izateak zilegitasuna ematen dio kontsumo taldeari.


Ekoizpenean bisibilizatu gabeko lan asko egiten dela kontuan hartuta, emakumeen erabakitzeko ahalmena bermatuta egotea eta emakumeen lan baldintza duinak errespetatzea neurtu beharreko parametroak direla deritzogu. Horien artean, lan berdinak soldata berdina suposatzea, familia eta lanaren bateragarritasuna ahalbidetzea, arrisku fisiko eta psikosozialak zaintzea, lan eskubideak ziurtatzea eta baliabideak eskuratzeko edo ondasunen titulardun izateko hautuan oinarritzen gara.

Elikadura burujabetza harreman sozial berrien bitartez ulertzen dugu, gizon eta emakume, herri, talde, gizarte maila eta generazioen arteko desberdintasun eta zapalkuntza guztietatik aske.

Ezinbestekoa deritzogu tokian tokiko nekazarion beharretara egokitutako eta herritarrok gure elikadura eskubidea kontrolatzeko aurkitzen ditugun oztopoak gainditzeko bideak irekitzea, merkatuen exijentzien gainetik, eta geure interesak defendatu eta errebindikatzea.

Eraiki dugun ekoizpen eta kontsumo eredu alternatiboa elikatzeko, asteroko saskien banaketatik haratago, bestelako ekintza, hausnarketa eta eztabaidak birpentsatu eta sustatzea proposatzen dugu.